2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

6. maila bideokonferentzia prestakuntza

Kaixo 6. maila!
Azkeneko eguneko deietan adostu bezala taldeka bideokonferentzia prestatzen saiatuko gara. Horretarako, google eta gmail kontu bat izan behar dugu. Gero, hangouts meet bitartez egingo dugu bideokonferentzia. Google kontua eta hangouts-era sartzeko pauso guztiak pausoz pausoz hurrengo bideo tutorialean daukazue:



Ez ahaztu konferentzia egiteko erabili behar duzuen gmail kontua guri emailez adierazi eta pasatu behar diguzuela. Horretarako bidali mezua hona:
aurkenegarza@muskizkoikastola.eus
xabiervillanueva@muskizkoikastola.eus

6.A Bideokonferentzia ordutegia
Osteguna 10.00etan: Naia B., Enrique, Lander, Naia P., Oier eta Asier.
Osteguna 11.30etan: June, Haizea, Iker, Enaitz, Olaia eta Irati C.
Ostirala 10.00etan: Alberto, Xabi, Alen, Irati E., Edorta eta Mikel

6.B Bideokonferentzia ordutegia
Osteguna 10.00etan: Adrian, Aroa, Lander, Markel, Ugaitz eta Arrate.
Osteguna 11.30etan: Aner, Nerea, Naia, Iñigo, David, H, Nora eta Aitor.
Ostirala 10.00etan: Jone, Unax, Haizea, Ander, Izan eta David C.

Edozein zalantza baldin badaukazue arazorik gabe adierazi idatzi!

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

5. mailako 3. asteko lana (martxoak 30)

Egunon  guztioi! Egin klik!


Zelan doa dena zuen inguruan? Oso ondo espero dugu! 
Ez dakit zuek, baina gu irakasleok ikastolara bueltatzeko gogo handiz gabiltza zuek guztiokin elkartzeko berriz ere. 
Gure desioa betetzen den bitartean...

Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu izaten ari zareten jarreragatik: lan eta lan, jo eta ke zabiltzate proposatutako guztiari jarraipena egiten eta guri bidaltzen. GORA BOSGARREN MAILA!

Jarraitzeko, animatu nahi zaituztegu artelanak bidaltzen ere, denok dakigulako nahiko artistak zaretela!

Bukatzeko nola ez, astelehenero bezala hemen dituzue lan berriak. Badakizue, bertsoak esaten duen moduan...

                                        Ai, Zapotxin,
                                 ez dago zer egin
                                 guraso eta
                                 irakasleekin


BERTSOLARITZA  (IDOIAREN MEZUA)
Kaixo talde!

Zer moduz doa berrogeialdia? Animo! Gero eta gutxiago falta dela!

Pasa dira egun batzuk elkar ikusi gabe… Bertsolaritza klaseekin ere jarraitu behar dugu, eta beraz, aste bakoitzean proposamen bat bidaliko dizuet. Asmoa ez da zoratzea eta prestatutakoa, klasean bezala, ondo pasatzeko eta gure sormena lantzeko zerbait izango da, ados? Hurrengo bi aste hauen helburua maite ditugunentzat bertso bat prestatzea izango da. Lehenengo aste honetan ariketatxo batzuk egingo ditugu (doinua gogoratu, oinak, bertsoaren egitura…) eta datorren astean bidaliko dizkizuet baliabideak bertsoa bukatu ahal izateko gero zuek nahi diozuenari abesteko edo idazteko.

Honekin batera, itxialdiak irauten duen bitartean bertsoikasgela.eus atarian material gehigarria ipini dugu eskuragarri eta beste material batzuk publiko egin ditugu:
o   Koronabirusari jarritako bertso sorta bi argitaratu ditugu. LHko ikasleei zuzendutakoa bata (Berrogeialdiaz etxean gauden lagun guztiei eskainitako sorta. Iñaki Gurrutxagak idatzi eta Maddalen Arzallusek abestua.) eta DBHko ikasleei zuzendutakoa bestea (Maddi Ane Txoperenak gitarra lagun osatutako sorta).
o   Albisteen atalean baliabideen zerrendari buruzko azalpena eman dugu. Ikasleek bertsolaritza ariketak egiten jarraitzeko fitxak, eta beste, zelan erabili jakin dezaten.
·         Jolasak atalean erabilienak aktibatu dira.

Bertsobideoa

Zein bertso hunkigarria bidali digun Idoiak! Bere hitzak eta Bertsolari Elkarteak egiten ari den ahalegina ere eskertzeko, jarraian daukazuen lana egiteaz gain, noizbehinka  bertsoikasgelan sartzea ez legoke txarto. 





 MATEMATIKA


Aste honetan buruari eragiten jarraitzeko, Itsas-guda (koordenatuen inguruan), eragiketa bateratuak eta problemak landuko ditugu. Aurrera matematikariak!
   
    - Itsas-guda. (Harrapatu etxeko norbait zuekin jolasteko)

    - Eragiketa bateratuak (2)



    - Problemak: zuzendu ondoren, ondo legoke dena biltzea        koaderno gisa.


          Azala

          Problemak ebazteko irizpideak


          Problema sorta



HIZKUNTZA



Hasteko, komentatu nahi dizuegu Ondo Ibili Agentziarako bildutako informazioa bidali ahal diguzuela, oraindik zuetariko batzuk falta zarete eta! 
Gogoratu ahozko proiektua izango dela, beraz, informazioa argia eta zehatza izan behar duela eta ez oso luzea!
Honetaz gain, aurrerago Ondo Ibili Agentziakoa prestatzen lagunduko dizuen testu bat lantzeko duzue hemen:

        Txango gidatuak

 

ZIENTZIA


Euskal Herrian zehar bidaiatzen jarraituko dugu. Aste honetan zenbait menditara hurbilduko gara. Aupa mendizaleok!

      Euskal Herriko mendiak



Ikusi duzuenez, jolasak eta lan gehiago egiteko aukera duzue blogaren goiko leihoetan, beraz, animo eta aurrera, ikasleok, ez duzue aspertzerik izango! 
Ez ahaztu, ordenagaialuren beste aldean topatuko gaituzue behar duzuenerako!

 Besarkadada digital bana!




ENGLISH
Hi,students!
How are you?First of all, I am going to send you the correct answers to the exercises you did the previous weeks. So, this is your first task of the week:correct them. Here you are the solutions to the exercises:

Please, take your time to correct them.
 
1.ASTEKO ZUZENKETAK (JOBS)

2.ASTEKO ZUZENKETAK:READING AND SPORTS AND LEISURE


Then, I am going to send you some vocabulary exercises and a reading for this week:


VOCABULARY
READING

If you don´t understand a word, you can look it up in the dictionary:

ELHUYAR DICTIONARY
WORDREFERENCE DICTIONARY
 
Remember that you can print out the worksheets or you can answer the questions in your notebooks.
Take care!

*Oharra: ez dizkidazue lan guztiak niri bidali behar, astero joango naiz jartzen aurreko asteko zuzenketak egiteko estekak.Horrela, bakoitzak bere lana zuzentzen joan daiteke.
Norbaitek zalantzaren bat baldin badu, idatz iezadala: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus


GAZTELANIA 5. Maila martxoak 30

Aupa neska-neska mutilok!!! Langile zabiltzatela ikusten ari naiz, ederto! Lan guztiak bidaltzen dizkidazue, hala ere dena zuzendu eta zuei bidaltzeko aukerak oso txarrak dira; beraz, hemen utziko dizkizuet aurreko asteko lanaren emaitzak, zuek auto-zuzenketa egiteko.


Gogoratu eskatzen dizkizuedan idazlanak bai bidali behar dizkidazuela e!

Aste honetan egin behar duzuen lana hauxe da:

·        HIZTEGIA: Sinónimos y antónimos (ejercicio 1 sinónimo de interesante y última,  y antónimo de triste)
·        GRAMATIKA: “El adjetivo
   

Datorren astean lan hauen emaitzak bidaliko dizkizuet. Aste osoa duzue egiteko, zalantzaren bat baduzue, idatzi email bat!


Agur!




2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Gorputza mugitu!


Kaixo Ikasle maiteak!

Zelan zabiltzate???? Badakit egoera honetan nahiko zaila izaten dela, baina, OSO GARRANTZITSUA da gorputza aktiboa mantentzea eta indartsu egotea.

Ikasleren bat bere etxean egindako jolas, ariketa edota dantzen bideoak bidaltzen ari da. Oso ondo! Hemendik gehiago bidaltzeko animatzen zaituztet.
Zer egin ez baduzue oso argi, ez kezkatu, proposamen batzuk bidaltzen dizkizuet egoera zail eta arraro honi irrifar batekin aurre egiteko.

Zuen bideo (edo proposamenak) korreo honetara unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus bidali eta blogean konpartituko ditugu besteak animatu eta alaitzeko.

Zuek eta zuen ingurukoak ondo egotea espero dut. Mesedez ZAINDU ZAITEZTE!


Kaixo familia! Unas cuantas propuestas para mantener el cuerpo activo en estos difíciles días. Podéis grabar vídeos de juegos, bailes, ejercicios y mandarlos a unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus.

Espero que estéis tod@s bien. Un saludo



-        Berotzeko erritmoarekin https://www.youtube.com/watch?v=4zZrQGHbb6o

-        Malabareak lantzeko proposamena luzatzen dizuet.  Hasteko, etxean ditugun gauzekin egiteko https://www.youtube.com/watch?v=YH1D9i5famM

-        Etxetik topatzen duzuen gauzekin zirkuitu bat asmatu. Salto, bira, makurtu, korrika….  Hemen duzue adibide bat https://www.youtube.com/watch?v=npyXCIpeJbQ

-        Boloetara partidatxo bat?? https://www.youtube.com/watch?v=534FAIJtsiw&feature=youtu.be

6. maila (martxoak 25)


Kaixo berriro ere neska mutilak!

Zelan daramazue bigarren aste hau etxean? Gu dagoeneko errutina arraro honetara ohitzen hasiak gara, bilerak ordenagailuaren bidez egiten ditugu, pentsa! agian zuekin ere halako zerbait egin genezake. Zer iruditzen zaizue? aurpegiak elkarri ikusteko!

Aste honetako lana aurkeztu aurretik pare bat gauza argitu nahi ditugu zuekin:


  • Lanak aste osorako dira, beraz, zuek ikusi nola antolatzen dituzuen, baina azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu.
  • Gure emailak prest daude behar dituzuen zalantza guztiak argitzeko, ez izan lotsarik eta galdetu.
  • Oso zaila da zuzenketa lanak egitea eta zuei berbidaltzea, beraz, eskatzen dizkizuegun hizkuntzako idatzizko lanak edo zientziako galderen erantzunak ordenagailuz egitea eskatzen dizuegu WORD dokumentu batean, horrela guk zuzendu eta berbidali ahal izango ditugu, horrela bide batez teknologiekin trebatuko zarete. Matematika edo bestelako fitxak jarraitu argazkien bitartez partekatzen eta ez badago ezer larririk zuzentzeko ez dizkizuegu berbidaliko.
Ados? Badakigu oso berezia dela egoera, baina denon artean ondo moldatuko gara. Ziur gaude!

HIZKUNTZA

Aurrekoan astean zehar irakurtzen ari zareten liburuaren izena emailera bidaltzeko eskatu genizuen. Aste honetan, irakurritako liburu horren laburpena egin beharko duzue eta emailaren bidez bidali. Gogoratu Word dokumentu batean egin behar duzuela. 

MATEMATIKA

Hona hemen aste honetarako prestatu ditugun fitxak, hauek inprimatzerik ez baduzue koadernoan egin, fitxaren izenburua eta ariketa zenbakiarekin nahiko da, ez duzue den dena kopiatu behar, lasai!




 

ZIENTZIA 

Pasa den astean materiaren inguruko hiru bideoen inguruan koadernoan apunteak jasotzeko eskatu genizuen. Orain, aztertutakoa praktikan jartzeko unea heldu da hurrengo galdera sortarekin, deskargatu dokumentua eta bertan erantzunak idatzi, gorde ondoren zuen izena jarri eta bidali:



BERTSOLARITZA  (IDOIAREN MEZUA)
Kaixo talde!

Zer moduz doa berrogeialdia? Animo! Gero eta gutxiago falta dela!

Pasa dira egun batzuk elkar ikusi gabe… Bertsolaritza klaseekin ere jarraitu behar dugu, eta beraz, aste bakoitzean proposamen bat bidaliko dizuet. Asmoa ez da zoratzea eta prestatutakoa, klasean bezala, ondo pasatzeko eta gure sormena lantzeko zerbait izango da, ados? Hurrengo bi aste hauen helburua maite ditugunentzat bertso bat prestatzea izango da. Lehenengo aste honetan ariketatxo batzuk egingo ditugu (doinua gogoratu, oinak, bertsoaren egitura…) eta datorren astean bidaliko dizkizuet baliabideak bertsoa bukatu ahal izateko gero zuek nahi diozuenari abesteko edo idazteko.

Honekin batera, itxialdiak irauten duen bitartean bertsoikasgela.eus atarian material gehigarria ipini dugu eskuragarri eta beste material batzuk publiko egin ditugu:
o   Koronabirusari jarritako bertso sorta bi argitaratu ditugu. LHko ikasleei zuzendutakoa bata (Berrogeialdiaz etxean gauden lagun guztiei eskainitako sorta. Iñaki Gurrutxagak idatzi eta Maddalen Arzallusek abestua.) eta DBHko ikasleei zuzendutakoa bestea (Maddi Ane Txoperenak gitarra lagun osatutako sorta).
o   Albisteen atalean baliabideen zerrendari buruzko azalpena eman dugu. Ikasleek bertsolaritza ariketak egiten jarraitzeko fitxak, eta beste, zelan erabili jakin dezaten.
·         Jolasak atalean erabilienak aktibatu dira.



Datorren astera arte, kuadrilla! Ondo segi, aprobetxatu denbora eta zaindu (zuen burua eta baita zuen ingurukoak ere!)

ENGLISH(from 25th of March to 1st of April)

Hello!
How are you?This week you are going to revise some vocabulary, read some profiles and then you will have to write down your own profile and send it to me (laurazubelzu@muskizkoikastol.eus).You have got the whole week to do it.
Zer moduz?Aste honetan hiztegi pixka bat birpasatuko duzue, pertsona batzuen aurkezpenak irakurriko dituzue eta azkenik zuena idatzi eta nire emailera bidali beharko didazue.Aste osoa izango duzue hau egiteko.
PLEASE, FOLLOW THE INSTRUCTIONS THAT APPEAR IN EACH DOCUMENT/MESEDEZ, JARRAITU DOKUMENTU BAKOITZEAN AGERTZEN DIREN JARRAIBIDEAK
 
OHARRA:EZ DIZKIDAZUE ETXEKO LAN GUZTIAK BIDALI BEHAR,BAKARRIK NIK ESPRESUKI ESKATZEN DIZKIZUEDANAK.
BESTEA DATORREN ASTEAN EMANGO DIZKIZUEDAN EMAITZEKIN ZUZENDU AHAL IZANGO DUZUE (ZUEK, BAKOITZAK BERE LANA)
I am looking forward to hearing from you.Take care!

GAZTELANIA 6. MAILA martxoak 26

Kaixo! Zer moduz zaudete? Hemendik lan eta lan jarraitzen dugu, yupi!!!!!
Aste honetan bi gauzatxo egiteko eskatuko dizuet:
  1. Hiztegia lantzeko ariketa batzuk:
·         EL CAMPO SEMÁNTICO: fitxa: “El campo semántico”  1., 3. eta 5. ariketak egin behar dituzue bakarrik, zeuen koadernoan.
·         Lan koadernoko 46. eta 47. orrialdeak


Edozein zalantza izanez gero, idatzi korreo bat! Ondo ibili!


2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

5. mailako bigarren asteko lana (martxoak 23)

Kaixo guztioi!

Zelan doa dena? Ondo espero dugu. Ikusten duzuenez, ezin duzue gutaz libratu, lan gehiagorekin bagatoz eta.
Zelan zoazte aukeratutako liburuarekin? Beno ba, gustatuko litzaiguke jakitea zein liburu aukeratu duen bakoitzak. Hori dela eta, Inma eta Kristinaren posta helbidetara bidaltzea eskertuko genizueke denok informatuta egoteko.
Mila esker, aurrera ba!

1) Zientzia
Euskal Herria ezagutzen jarraituko dugu, Euskal Herriko ibaiak hain zuzen ere, horretarako honako jarduera luzatzen dizuegu.  Jarduera burutzeko, lagungarria izango dituzue beheko baliabideak. Ez ahaztu atlasa ere!
     
       JARDUERA   😉Galtzagorri teknologiko batek bereak egin ditu. Horregatik dokumentua ikustean zalantzak izan dituzue. 3 ariketa baino ez dira: bideoa arretaz ikusi, Euskal Herriko mapa fisikoa bete eta taula bete. Hiru ariketa horiek egin behar dituzue. 

       Euskal Herriko ibaiak eta mendiak (bideoa)

       Mapa fisikoa


2) Matematika 
     Buruari eragiten jarraitzeko hona hemen ariketa batzuk, magnitudeetan eta kalkuloan aritzeko.




3) Artea

    Nola ez, egun hauetan denbora ondo pasatzeko sormena eta arteari ekitea aukera ona izango da guztiontzat. Bizitza kolorez ikusten jarraitzeko zuentzat aurkezpen txiki hau!

     Kolorearen teoria
       

Ondo segi ikasleok! Besarkada digital bana!
    
    ENGLISH
   Hello,dear Students:
This week you will have to read a text and answer the questions and you will have to complete two worksheets about sports (vocabulary).You can write down the answers in your notebooks.
Take care!

READING:SPORTS
SPORTS WORKSHEETS


Hemen uzten dizkizuet bi esteka erabilgarriak izan daitezke, online dauden hiztegien loturak dira.

WORDREFERENCE

GAZTELANIA  
Kaixo neska-mutilok! Aste honetan bi gauzatxo egin beharko dituzue gazterako. Alde batetik, hiztegia lantzeko fitxa bat eta lan Koadernoko ariketa batzuk, eta beste alde batetik youtubeko bideo bat ikusi eta ondoren horren inguruko idazlan labur bat idatzi.

        HIZTEGIA: Se escriben con X  eta Lan Koadernoko 42. Orrialdea
        EXPRESAR OPINIONES: Lan koadernoa 46. Orrialdea (honetarako liburuko 35. orrialdea irakurri behar duzue)
        BIDEOA: DESARROLLO Y SUBDESARROLLO Bideoan garatutako eta azpigaratutako herrialdeen desberdintansunak aipatzen dira. Idatz ezazue 6-7 lerrotan zein den zure iritzia gaiaren inguruan. Sakatu hemen jakiteko nola idatzi behar duzuen.
Idatzi ondoren, niri bidali behar didazue. Bi aukera daude, ordenagailuz egin eta emailez bidali, edo eskuz idatzi, argazki bat atera eta emailez bidali. Azken aukera egiten baduzue, mesedez, letra argia ondo irakurri ahal izateko. (lauramateo@muskizkoikastola.eus)


Animo neska-mutilok!


2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

6. mailako asteko lana (martxoak 18)

Kaixo neska mutilak,

Esan bezala hemen gaude zuekin asteko lanak martxan jartzeko asmoz. Gogoratu denak ez dituzuela egun bakar batean egin behar eta egunero zertxobait egitea egokiena dela.

Etxean inprimagailurik ez duzuenontzat lasai egon, horretarako eraman zenituzten koadernoak etxera, fitxak bertan kopiatzeko eta berdin egiteko aukera duzue.

Hauek dira aste honetako lanak:

1.) Irakurketa liburu bat irakurriko duzue (bi asteetan zehar), etxean hainbat izango dituzue, eta horrela ez bada hemen luzatzen dizuegu  Muskizko Liburutegiko webgunea, bertan informazio guztia daukazue liburu digital plataforma batera bideratzeko .
Behin liburua aukeratuta, jar zaitezte etxeko norbaiten emailaren bitartez gurekin kontaktuan eta esan zein irakurketa liburu aukeratu duzuen hurrengo bi asteetan irakurtzeko.

xabiervillanueva@muskizkoikastola.eus

aurkenegarza@muskizkoikastola.eus

2.) Matematikarako ariketa batzuk dituzue hemen, gogoratu koadernoan dituzuela beharrezko teoria guztia:

Zenbakikuntza (egiptoko zenbakien ariketa ahaztu)

Zatikiekin ariketak

Eragiketa konbinatuak

Gainera, blogaren sarreran hainbat ariketa logiko eta matematiko izango dituzue online egun hauetan zehar egin ahal izateko.


3.) Hizkuntzan, euskarazko film bat ikustea izango da edo Go!azen telesailaren kapitulu bat, ondoren horren inguruko iritzi testua egingo duzue eta  emailez bidali beharko diguzue.



Gelan dagoeneko Argixorgin liburuaren iritzi testua egin zenuten, baina kasu honetan irudiak eta ilustrazioak baino, musika, kolorea, paisaiak... etab. behatu beharko dituzue.


4) Azkenik, hurrengo bideoetan materiari buruzko hainbat azalpen agertzen dira. Ikusi bideoak eta koadernoan informazioa eta apunterik garrantzitsuenak jaso:
1. Bideoa: Materiaren egoerak
2. Bideoa: Teoria zinetiko molekularra
3. Bideoa: Zer da dentsitatea? Ikerketa


ENGLISH

Online praktikatzeko link hauek bidaltzen dizkizuet:

WHAT TIME IS IT?
Web honetan lehenengo orduen azalpen bat agertzen da eta behekaldean agertzen dira online egiteko ariketak. https://www.ejerciciosinglesonline.com/thetime/

TO BE (PAST)
Orrialde honetan lau ariketa agertzen dira "was/were" praktikatzeko.
https://sites.google.com/site/ingles5oprimaria20112012/verbo-to-be-pasado-ejercicios

GAZTELANIA 6. MAILA 
Aste honetan gazteko lana hauxe izango da:

·         Hiztegia birpasatzeko fitxa bat : LOS TECNICISMOS
·         Irakurmena lantzeko fitxa bat: SIN DOLOR

Fitxa hauek inprimatu ditzakezue, ezin badituzue inprimatu, koadernoan kopiatu galderak edo ariketak eta bertan egin.

Zalantzaren bat baduzue hau da nire helbide elektronikoa : lauramateo@muskizkoikastola.eus

ANIMO KUADRILA  ETA LASTER ARTE!

2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

5. mailako asteko lana (martxoak 16)

Egunon ikasleok!


Zelan zaudete egoera berri honetan? Lasai! Denon artean aurrera egingo dugu. Gelan aipatu genuen bezala astero lana proposatuko dizuegu.

Hasi aurretik, aipatu nahi dizuegu zenbait lan deskargatzerik ez baduzue, pantailatik begiratuta koadernoan zuzenean egin dezakezuela. Ez ahaztu lanaren izenburua eta data jartzea.

Beste aldetik, gogoratu zehaztu gabeko denbora honetan edozein liburu beti lagun izango dugula. Beraz, etxeko liburutegia arakatu eta aukeratu erakargarria egiten zaizun liburu bat. 
Resultado de imagen de liburuak




Hona hemen aste honetako lana:

1) Eramandako ariketak amaitu. Arreta berezia mapan jarri, ebaluatzeko eskatuko dugu eta. Mapa horretan ere komeniko luke mugak adieraztea. Horretarako lagungarria den mapa bidaliko dizuegu. 

Euskal Herriko mapa politiko eta mugak

2) Ondo Ibili agentziarako lanean jarraitzeko, informazio biltzen hasiko zarete. Horretarako eskema hau lagungarria izango duzue, Gogoratu informazioa era labur eta argian adierazi behar duzuela. 

Ondo Ibili: informaziorako eskema

3) Matematika

      Logika: Intsignien jokoa
        
      Luzera egoera

      Litroak litroak

ENGLISH

"Professions" lantzen ari garenez, lanbideak gogratzeko eta berriak ikasteko fitxa bat eskegiko dut hemen.Ezin baduzue inprimatu, koadernoan idatzi erantzunak.
Zalantzarik baldin baduzue, idatzi nire posta elektronikora lasai asko:

laurazubelzu@muskizkoikastola.eus

ENGLISH WORKSHEETS


GAZTELANIA
 Aste honetan 2 lan desberdinak egingo dituzue. Alde batetik ulermen fitxa bat eta beste alde batetik hiztegia lantzeko beste fitxa bat. Sakatu estekak fitxak ikusteko. Ezin baduzue inprimatu gelako koadernoan egin:

COMPRENSIÓN LECTORA: PONLE VOLUNTAD

Zalantzaren bat edukiz gero, nire email helbidera bidali: lauramateo@muskizkoikastola.eus


Ondo izan, agur bero bat,

    5. mailako irakasleok

3. ZIKLOA LANEAN

Kaixo neska mutilak,


Etxean egon behar garen denboraldia hasi besterik ez da egin eta zuekin adostu genuen bezala, blog hau eta gure emaila izango dira zuekin harremanetan egoteko erabiliko ditugun kanalak.

Astero lantxo batzuk helaraziko dizkizuegu, baina ez nahasteko astelehenetan 5. mailakoentzako sarreratxoa egingo dugu, eta ostegunetan 6. mailakoentzat

Proposatuko zaizkizuen lanak ez dituzue egun batetik bestera egin behar, gogoratu aste batean egiteko direla eta helburua egunero apur bat egitea dela, beraz, hauek dosifikatzea izango da zuen lana ere.

Banakako behar bereziren bat izanez gero, ez izan inongo zalantzarik gurekin kontaktuan jartzeko gure emailen bitartez.

Animo kuadrila, uste baino lehenago berriro elkarrekin egongo gara!


Familia agurgarriak,

Tal y como acordamos con el alumnado este blog y nuestros emails, van a ser el canal de comunicación durante este periodo de cuarentena. 

Para no saturar las entradas del blog el equipo de profesores de 3º ciclo hemos decidido que los lunes haremos una entrada para el alumnado de 5º curso y los jueves para los de 6º.

Los trabajos que propondremos serán semanales, por lo que es conveniente que los dosifiquen, asegurando así  un poco de trabajo diario.

En caso de duda o necesidad individual no dudéis en poneros en contacto mediante email. 

Un cordial saludo y ánimo a todas la familias.

Muskizko Ikastolako 3.zikloko irakasle taldea

2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Lanean jarraitzen dugu


Resultado de imagen de despertador







Egunon ikasleok,


Zelan zaudete? Ondo suposatzen dugu. Guk lanean jarraitzen dugu eta jakinarazi nahi dizuegu edozein zalantza izatekotan, gurekin harremantzeko aukera izango duzuela beheko helbideetan:




Agur, ondo segi eta oso asteburu ona igaro.  Hurrengora arte!



Argiak, kamara eta akzioa! Errotatibak gelditu! Iñauteriak prest!



Argiak, kamara eta akzioa!
Zinema industriaren xarma 5. mailako ikasleen mozorroetan irudikatu egin zen. Filma gai nagusitik abiatuz, ikasleek mozorro desberdinak eratu eta diseinatu zituzten (zuzendariak, aktoreak, kamerak, soinu banda...).




Errotatibak gelditu! 
6. mailako ikasleak, berriz, kazetaritza izan zuten gai-ildo nagusia (kazetariz, kamaraz eta paparazziz). Gaurkotasuna biltzeko prest mozorratu ziren, idatziz zein ikusentzunezko baliabideen bitartez audientziarako interesekoak diren gaiei buruz informatzeko. 



Bestalde, jaialdian hainbat koreografia prestatu genituen ikastolako ikasle guztien aurrean dantzatzeko. 




Hurrengo estekan klikatuz argazki gehiago ikus ditzakezue, ez galdu!  Klik

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...