2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

6. MAILA (APIRILAK 30)


Kaixo talde!
Zelan lehenengo egunak kalera irtetzeko aukerarekin? Ziur bikaina izan dela! Aste honetan, Google Classroomera ohitzen joango zarete, baina badaezpada blogean ere jarriko ditugu etxerako lanak. Hala ere, saiatu Classroom plataformatik etxerako lanak egiten eta bidaltzen. Ekin lanari!

MAKINAK ETA ASMAKUNTZAK PROIEKTUA

Aste honetan proiektu berriarekin hasiko gara "Makinak eta asmakuntzak". Proiektuaren helburua elektrizitatearekin dabilen makina bat asmatzea izango da (adibidez, autoa, itsasontzia, makina...). 

Hala ere, lehenengo eta behin makinak zer diren eta nola dabiltzan aztertu behar dugu. Horretarako:
- Ikusi hurrengo bideoa makina sinplen inguruan eta hartu apunteak:
bideoa          apunteak
- Egin ikusi duzunaren eskema bat. 
Eskema
- Bete hurrengo taula. 
Taula

Etxean makinaz eta objektuz inguratuta bizi gara. Aurkitu etxean  konfinamenduan zehar erabili dituzun 15 objektu garrantzitsuenak eta atera horiekin argazki bat. Hurrengo dokumentuan adibide batzuk agertzen dira, aztertu! 
Argazkia goikaldeko perspektiba batetik egin behar da (eskatu laguntza etxekoei) 
- Ondo pentsatu zer objektu jarriko dituzuen argazkian eta non kokatuko dituzuen.
- Lurreko kolorea eta objektuen kolorea kontrolatu, argazkia ondo atera dadin. 

MATEMATIKA
- Geometria koadernotxoan geometria ariketak egiten hasiko gara. Lan koadernoa hurrengo asterako amaituta egon behar da.

BERTSOLARITZA

Astero bezala hemen daukagu Idoiaren lana eta bere bideoa, anima zaitezte eta ekin lanari!


ENGLISH LH6.MAILA
Hello!
How is it going? Orain "Classroom"a erabiltzen hasiko garenez, lasaitasunez egingo dugu lan, hori bai, saiatu Classroometik egiten eta bidaltzen. Aste honetan, zuzenketak izan ezik, niri bidali beharko didazue lan guztia.
Ezinezkoa bada Classrometik egitea, orduan hemendik, blogetik, beti bezala egin beharko duzue eta gero emailez niri bidali (laurazubelzu@muskizkoikastola.eus).
Oraindik badaude pertsona batzuk lanak bidali gabe dauzkatenak. Lanak ez badizkidazue bidali arazoren bat duzuelako, jakinarazi, mesedez.
Beti bezala, zuzenketekin hasiko gara :
AURREKO ASTEKO ZUZENKETAK: READING AND VOCABULARY.

TV PROGRAMME ACTIVITIES eta ariketa hauek egiteko eta niri eginda bidaltzeko fitxa bat uzten dizuet,ERANTZUNAK MODU ORDENATUAN. EREDUA eredu moduan (Classroomean ere kopia bana izan behar duzue), zuek dokumentua sortu eta niri bidaltzeko.Ezin baduzue eredu hori bezalakoa sortu, gutxienez orden apur batekin erantzun, mesedez: ariketaren zenbakia, erantzunak ordenatuta...eta beti jarri norena den (Izena, abizena eta maila). Ikasle asko ditut eta pixka bat soratzen naiz, bestela.Eskerrik asko!
Gero, "Diggory Bones" en komikia duzue irakurtzeko eta galdera batzuk (aukeratzekoak), mesedez, ariketa hau bakarrik egin, behin bukatzerakoan, Word dokumentu bat sortu eta erantzunak bertan idatzi (zenbakia eta aukeratu duzun erantzuna, EZ DUZUE DENA KOPIATU BEHAR) eta niri bidali.
HIZTEGIEN LINKAK:
NIRE HELBIDEA: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
I hope to see you soon,
Take care!


GAZTELANIA APIRILAK  30

Kaixo- kaixo!! Lehenengo eta behin aurreko asteko fitxaren zuzenketa utziko dizuet, badakizue, zalantzaren bat baduzue, esan eta argituko dugu.


Dakizuenez aste honetan gai berriarekin hasiko gara. Batzuk classrrom-en ikusi duzue gaiaren portada (Un programa de radio) eta hipotesiak egiten hasi zarete.

Portada behatu ondoren hauxe da astean zehar egin behar duzuena:
1.     PROIEKTUAREN AUKEZPENA (hau irakurri baino ez duzue egin behar)
2.     EL TIEMPO LIBRE Y EL OCIO (hau irakurri baino ez duzue egin behar)
a.     HIZTEGIA: Expresiones con la palabra tiempo
IDAZLANA: ¿EN QUÉ EMPLEAS TU TIEMPO LIBRE?



2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Kaixo berriro kirolariok!


Kaixo berriro ikasle maiteak!!  Hemen naukazue Athletic-en Ez finala auzokoekin ospatzen... Zelan ibili zarete azken egunotan? Zelan eman dituzue paseoak?? Ariketa fisikoarekin jarraitzen duzuela argi ikusten dut bidaltzen dituzuen bideoetan... OSO ONDO! Jarraitu bidaltzen mesedez… bideoak, argazkiak, egiten dituzuen erronkak, bizikletan, dantzatzen, yoga egiten….edozerk balio du, niri behintzat egunak alaitzen dizkit.

Aurrekoetan bezala, bidali duzuen materiala ipiniko dugu hemen besteak alaitzeko eta motibatzeko. 

5. mailatik bideo nahikotxo bidali dizkidazue… hasteko hemen duzue Arianne bere amarekin Plank Challenge famatua egiten…


 Iker Zudaire gogor entrenatzen ari da!! Egurre!!


 Unax Hurtado (ta Aratz bere anaia) ere jo ta ke ari dira bideo polit honetan. Bikain bikote!!!


 Ixone Ornesen etxetik argazki hau bidale digute, familia osoa elkarrekin….GUAU!!!!


….eta Ixonek berak bere gimnasiako ariketekin jarraitzen duela erakutsi nahi digu… neska hau gomazkoa da!!


5.Btik Unai Berridik bizikletan ibiltzen dabilela esaten digu…. etxetik atera gabe… Nahiko ondo nabil tocayo, eskerrik asko galdetzeagatik!


Alaiak ere  Plank Challenge egin du bere amarekin, familia martxosa benetan…


  Olmedo anaiek pin-pong mahaia osatu dute bere sukaldean….hauek ez dira aspertzen!!


Zuen bideo eta argazkiekin  amaitzeko beitu 6.Bko Lander Velascok eta bere anaiek boleibolera nola jolasten duten!


Hemen dituzue ere etxean ariketa fisikoa egiteko beste proposamen batzuk.

 Erronkaz beteriko ANTZAR JOLAS berezi  bat daukazue hemen. Anai-arrebekin edo familia osoarekin jolasteko (Testua euskera eta erderaz daukazue denek ondo ulertzeko)


Nire laguntzailerik onena den Alaiak beste hiru erronka desberdin proposatzen dizkigu.  Prest zaudete egiteko eta niri bidaltzeko?
Paperekin erronka bi ditugu hemen




Honek erreza ematen du baina ez pentsa….Alaia makina!!


 …eta amaitzeko betiko moduan zerbait lasaia. Aste hauetan zuen beste irakasleek oso langile zabiltzatela esan didate…dena den, momenturen batean agobiatuta bazaudete edo kirol asko egin baduzue eta bihotz taupadak topera badoaz hemen duzue erlajazio saio bideratu bat….

  
Horixe da dana, jarraitu zaintzen eta zoriontsu izaten…eta bidali argazki, bideo…edo nahi duzuena betiko helbidera unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus

Agur!

2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

5. MAILA APIRILAK 27

Apirilaren 27tik maiatzaren 3ra

Egunon 5.maila!


Aste berri bat hasi da eta nola ez, hona gatoz lan berriekin ere!
Dakizuenez, bihar elkartuko gara eta orduntxe argituko dugu beherrezkoa ikusten dugun guztia, beraz, ez gara gehiago luzatuko. Behean duzue, asteko lana.
Ondo segi eta bihar arte ikasleok!

  •   HIZKUNTZA  
  •   MATEMATIKA

        Estrategiak                           (elkarrekin egingo dugu)
  •    ZIENTZIA



GAZTELANIA APIRILAK 27

Kaixo!!! Hasi baino lehen  hemen utziko dizkizuet aurreko asteko lanen emaitzak auto-zuzenketa egiteko.
Aste honetan gai berriarekin hasiko gara. Joan zaitezte estekak ordenean zabaltzen eta aste honetan zehar egingo duguna jakingo duzue.
1.     UNITATE BERRIA
2.     PROIEKTUA
3.     ULERMEN FITXA
Ez didazue ezer bidali behar, datorren astean fitxaren erantzunak jasoko dituzue. Zalantzaren bat baduzue, esadazue eta argituko dugu!
Besarkada bat!

ENGLISH
Hi there!
Aurreko asteko zuzenketak:
ZUZENKETAK:ONE MOMENT AROUND THE WORLD 
omentuz ezin dugunez bidaiatu, gutxienez irudimenarekin egingo dugu bidaitsu bat.Amaieran "Postcard" bat idatzi beharko didazue, baina hori amaieran izango da, bitartean pausuz-pausu joango gara.
Aste honetan gaian sartuko gara pixkanaka- pixkanaka:
VOCABULARY. CLICK HERE 

PROJECT.READING
THE WEATHER.USEFUL VOCABULARY 
Hiztegien estekak:
ELHUYAR HZITEGIA 
WORDREFERENCE 
Behar baduzue, nire emaila: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
I miss you! Take care!

2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

6. MAILA (Apirilak 23)

Kaixo talde!

Hau bai marka! etxeetan jarraitu behar beste hamabostaldi luze bat, hala ere, zorionez, datorren astetik aurrera aire apur bat hartzeko baimena izango duzue, beharra daukazuelako!

Birus madarikatu hau akatu arte horrela egon beharko garenez, dagoeneko ikastolako domeinuarekin posta berriak sortu dituzue eta ondorengo bi asteetan zehar classroom baliabidea ere martxan jarriko dugu, baina mesedez! ez zaitezte larritu!! aldaketa piskanaka egingo dugu eta ez da inor atzean geratuko.

Hirugarren ebaluaketa honi begira, proiektu txiki bati emango diogu hasiera "zientzialariak eta makinak" izenarekin. Gure helburu nagusia zuek makina bat sortzea izango da!!! Bai!! zuek makina sortzaileak izango zarete: kotxe bat, itsasontzi bat,... 



 Baina honekin hasi baino lehen, aste honetan zehar oraindik batzuk egunean jarri behar zarete, lan batzuk faltan ditugulako. Hauek dira ezinbestekoak eta lehentasuna behar dutenak:
  1. Idoiak eskatu zuen lehen bertsoa, audio grabaketa baten bitartez edo bideo batean.
  2. Esperimentua eta bere azalpen txikia bideo batean.
  3. Zientzialari baten biografia idatzia.
Matematikan ere aurrera egingo dugu geometriarekin, honetarako denok inprimatu beharko duzue hurrengo lan koaderno txikia. Gertu inpresorarik ez duzuenok ikastolan ale bat jasotzeko aukera izango duzue, jar zaitezte gurekin kontaktuan zuzenean eta prest izango dugu bat zuentzako. Lan hau egiteko bi aste izango dituzue, beraz, egon lasai maiatzaren 7rako egina egon behar da. Nola entregatu beharko duzuen ere aurrerago zehaztuko dizuegu, ados? 
Publish at Calameo

BERTSOLARITZA

Gure Idoiak ez zaituzte ahazten eta hemen daukazue bere hurrengo proposamena. Lanean hasteko astiro astiro. Ekin lanari bertsolari maiteak!


Aste honetako proposamena


GOOGLE CLASSROOM

Hurrengo astean Google Classroom plataformarekin hasiko gara. Pixkanaka ohitzeko plataforman nola sartzen den jakiteko hurrengo bideoa aztertu



ENGLISH
Hello!
Aste honetan, beti bezala, zuzenketekin hasiko gara:
ZUZENKETA: BIOGRAPHY.CLICK HEMEN 
Hurrengo asteetan zehar ingeleseko arloan "T.V"-ren inguruan arituko gara. Beraz, aste honetan egin beharrekoa:
T.V WARMING UP:READING.CLICK HEMEN
TV. VOCABULARY
Hiztegien estekak:
ELHUYAR HIZTEGIA
WORDREFERENCE DICTIONARY 
Zalantzaren bat baduzue, idatzi nire emailera eta laguntzen saiatuko naiz: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
I hope you are all fine. Take care!



GAZTELANIA APIRILAK 23

Egun on! Ikusten ari naiz oso langile zabiltzatela, ederto!! Aste honetan lan laburra bidaliko dizuet.

·        HIZTEGIA: Eufemismos y palabras tabú
Idazlana bai bidali behar didazue, azken eguna jasotzeko datorren osteguna izango da, apirilaren 30a.
 

2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena



Egunon, 5.maila!
Zelan joan dira opor arraro hauek? Ondo espero dugu, baina gauza guztiak bezala amaitu dira, eta irakasleok lan gehiagorekin gatoz, badakizue...
Hala ere, hasi baino lehen, esnatzeko eta animatzeko hortxe duzue karaokea!
                 "Ez gaitu inork geldituko". Egin klik!

Ohitura denez, asteko lana proposatuko dizuegu. Orain arte ikusi duzue zein garrantzitsua den zuen burua antolatzea





Azkenik, bertsolariok, gogoratu Idoiak eskatutako lana. Bertso bikain horiek entzun nahi ditugu.

Musukote!





 ENGLISH (Apirilak, 20)

Hi there!
How are you? I hope you are fine.
Oporrak amaitu dira eta aurrera egiteko ordua heldu zaigu.
Hasteko, zuzenketak jarriko dizkizuet: 
- Ikasle batzuk komentatu didate akats bat dagoela nik jarri nuen zuzenketa batean, orri bat falta dela. Falta den fitxa honako hau da: AKATSEN ZUZENKETA.CLICK HEMEN
Eskerrik asko konturatu zaretenoi!
- Aste Santuko etxeko lanen zuzenketa: ZUZENKETA QUESTION WORDS.CLICK HEMEN
Orain, aste honetan zehar egin beharreko lana jarriko dizuet. Belarriak prest, "listening" (entzumena) egingo duzuelako. Bideo bat ikusiko duzue eta bideo horren inguruko ariketa batzuk egingo dituzue (bideoa behar duzuen aldi guztietan ikusi dezakezue)
Norbaitek behar badu ariketak egiteko, bideoaren traskribapena (bideoan esaten dutena idatzita) utziko dizuet: BIDEOAREN TRASKRIBAPENA 
Beti bezala, bi hiztegien estekak utziko dizkizuet lagungarriak izango zaizkizuelakoan.

Zalantzarik baldin baduzue, nire emailera idatzi: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
Take care!


GAZTELANIA APIRILAK 20

Kaixo berriro neska-mutilok! Oso langile ibili zarete oporretan, zorionak! Hemen dituzue oporretan egin duzuen irakurmen fitxaren zuzentzeko fitxa

Aste honetarako beste irakurmen fitxa bat duzue: LA ANTIGUA CHINA   

Ortografia birpasatzeko bideo hau ikusi ondoren ariketa hauek egin behar dituzue:  LA SÍLABA TÓNICA

Ez didazue ezer bidali behar, datorren astean zuzentzeko fitxa bat jasoko duzue eta zalantzak badituzue zuzentzean, argituko ditugu.

Laster arte!

 

2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

IÑIGOREN KOMIKIA

Hemen duzue 5. A mailako Iñigok egindako konfinamenduaren inguruko komikia. Hau da Iñigok duen egoera hau ikusteko modu berezia. Gauza guztiei umore pixka bat atera behar zaie! Oso ondo Iñigo!!!


2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

6. maila (apirilak 16)

Kaixo talde!

Bihotzez espero dugu ondo egotea!  klik

Badakigu aste santuko oporrak bukatzear daudela eta askok oraindik ez dituzuela lan guztiak bidali, beraz, animo eta ekin lanari!

Hurrengo asterako lana bidaltzen dizuegu hemen. Zuen esperimentuetatik abiatuta, asmakuntzak eta makinak lantzera joango gara apurtxo bat. Interesgarria benetan! Lengua eta ingeleseko lanak ere badituzue

Bukatzeko, ez ahaztu bertsolaritza ere lantzen jarraituko dugula!! Bertsoak jaso nahi ditugu!!!! Idoia eta baita gu ere, irrikitan gaude zuen ahotsa entzuteko.

Animo eta eutsi goiari!💪💪


PROIEKTUA: ASMAKUNTZAK ETA MAKINAK

1) Zientzia ikertzaileek natura nolakoa den aztertzen dute. Zientzia asmatzaile edo ikertzaile bat bilatu eta bere bizitzako biografia bat egin. Horretarako, hurrengo dokumentua lagungarri izango duzu:

Biografia nola egin 

2) Hurrengo dokumentuetan gure eguneroko bizitzan oso garrantzitsuak diren hainbat asmakuntza egin dituzten bi asmatzaileen biografiak agertzen dira: Nikola Tesla eta Alessandro Volta. Irakurri eta erantzun galderak:

Nikola Tesla                               Alessando Volta

3)  Asmatutako makina gehienek forma geometrikoak nabariak dituzte, adibidez, triangelu mota desberdinak, zirkuluak, paralelogramoak... Egizu geometriari buruzko hurrengo ariketak:

Geometria 

Zatikiak birpaso


ENGLISH
Hi there!
How are you? Zer moduz joan dira opor "berezi" hauek? Gu berriro gatoz aurrera egiteko prest.
Aste honetan egin beharrekoa:
Zuzendu Aste Santuan egindakoa: NESSIE THE LOCH NESS ERANTZUNAK.CLICK HEMEN
Aste honetan egin behar duzuen lana:READING:BIOGRAPHY
Ezin baduzue inprimatu, beti bezala, kuadernoan edo orri zuri batean joan idazten erantzunak orden apur batekin:data,fitxaren izenburua, ariketaren zenbakia eta erantzunak idazten joan.
Beti bezala hiztegien loturak uzten dizkizuet:
ELHUYAR HIZTEGIA 
WORDREFERENCE DICTIONARY 
Nire helbide elektronikoa honako hau da: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
Ondo segi!


GAZTELANIA APIRILAK 16


Kaixo neska mutilok! Hemen dituzue azken ariketen zuzenketak:




Gogoratu FITXA INFORMATIBOA entregatzeko azken eguna igandea dela, apirilaren 19a.



Hemen utziko dizkizuet aste honetan zehar egin beharko dituzuen ariketak.

·         Gramatika:

§  Repaso de la comunicación FICHA  
§  Tipos de texto: FICHA
·        Ortografia:
§  Repaso de acentuación VIDEO
·         LA TILDE EN AGUDAS
·         LA TILDE EN LLANAS
·         LA TILDE EN ESDRUJULAS
·        Idatzizko ulermena:
§  Irakurmen testua: Poesias de Antonio Machado

2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala







Grupo de niños jugando con juguetes de dibujos animados | Vector ...



Egunon 5.mailako ikasle maiteak!
Zelan doa dena? Oso ondo espero dugu! Arraroa da gaur ostirala izanik gu hemen egotea,  ezta? 
Ez kezkatu, berri onekin gatoz eta! 
Oporrak hasiko dira eta lana nola ez, gutxitu egingo da, baina badakizue...
Irakasleen lana, lana jartzea da, horregatik, erne ibili, egingo ditugun proposamenekin.
Dena den, lan berria proposatu aurretik, hauxe aipatu nahi dizuegu:
  • Datorren apirilaren 8rako 1.eta 2.asteko lan guztiak bidalita izatea komenigarria izango litzateke, ez dezagun galdu erritmoa!
  • Gainontzeko lana betetzeko opor guztiak dituzue: bukatu ez duzuen lana eta proposatutako lan berria. Animo, koadrila!
  • Opor bueltan, hau da, apirilaren 20tik aurrera, berriz elkartuko gara eta egindako lana jasoko dugu.  
         ONDO PASA ETA ELKAR ZAINDU!


Pin em SMILES
       

Lan berriari dagokionez, jarraian daukazue:


HIZKUNTZA
Aurreko astelehen batean, bloggean aipatu genuen askotan liburuak  lagun izaten direla. Eta dirudienez, gure gomendioa jarraitu duzue, bakoitzak aukeratutako liburuaren berri jaso dugu eta. Orain irakurritako liburu horretaz gehiago ezagutu nahi dugu. Horretarako fitxa hau prestatu dugu, zuek liburuari buruz zenbait gauza idatz dezazuen.

Fitxa teknikoa


BERTSOLARITZA
Idoiak beste mezu bat bidali digu zuei helarazteko. Hona hemen bere hitzak:      Idoia, gure bertsolaria

Beno, zer iruditu zaizue berak botatako bertsoa? Bai hunkigarria. Orain, berak esan duenez, zuen txanda da. Nola dago zuen bertsoa? Norentzat da? Jarraian berak proposatutako ariketak dituzue, aurreko asteko lana egiten jarraitzearren.
Bertsoa amaitzeko prest




Faltan botatzen zaituztegu. Horregatik, koloretako musuak eta besarkada handi bat bidali dizkizuegu, bihotz-bihotzez.



ENGLISH

Hi, there!
Aste honetan aurreko astean egindako lanen zuzenketekin hasiko gara:
READING LEARNIN TO LEARN.ZUZENKETAK CLICK HEMEN
VOCABULARY SCHOOL.ZUZENKETAK CLICK HEMEN

Aste Santuko opor hauetan ingelesa ez ahazteko sarritan agertzen zaizkigun "question words" gogoratuko ditugu:
QUESTION WORDS.ARIKETAK HEMEN

Opor hauetan, mesede bat eskatuko dizuet: bestaldean nor dagoen jakiteko, zer moduz zaudeten eta zer moduz zabiltzaten ingelesarekin, galdetegi bat osotu eta niri bidali behar didazue.Galdetegia euskaraz (norbait ingelesez animatzen bada...) idatzi eta nire emailera bidali: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
Word dokumentu batean, email batean zuzenean idatzita, paper batean argazki bat eginez (letra ulergarriarekin) ...zuei errazagoa egiten zaizuen moduan.Horra hor galdetegia: GALDETEGIA.CLICK HEMEN
Aldez aurretik eskerrik asko hausnarketarako tarte hau hartzeagtik, nire lana antolatzen lagunduko dit.
Oporren ostean berriro hemen egongo gara lanarekin jarraitzeko.
Everything is going to be alright!Take care!

GAZTELANIA 5. Maila apirilak 3 (ASTE SANTURAKO LANA)
Egun on! Zelan zaudete? Hemen duzue aurreko hasteko lanen emaitzak:
Artxiboak Acrobat programarekin ireki behar dituzue zuzenketak ikusteko, ezin baduzue ikusi esan.
Eta orain Aste Santuan egin behar duzuen lana luzatuko dizuet:
       IRAKUERMENA: “Roma” (hau ez didazue bidali behar, erantzunak jasoko dituzue aurrerago)
       IDAZLANA: “¿Cómo te sientes durante la cuarentena?” (hau bidali behar didazue email-ez apirilaren 17a baino lehen).
       ORTOGRAFIA: ESTEKA “EL USO DE LA TILDE Hemen, jolas moduan,  ariketa batzuk daude tildearen erabilera birpasatzeko.

Ondo pasa oporrak!!!! Espero dut laster elkar ikustea!


2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Gorputzak astintzen!

Kaixo berriro ikasle maiteak!!

Zelan zabiltzate?? Azken egunetan zuen bideo eta argazki politak jasotzen ari naiz….a ze poza zuek kirola, dantza eta ariketak egiten ikustea!!!
Hemen dituzue batzuk….jarraitu bidaltzen mesedez!! Hemen duzue nire helbidea berriro badaezpada unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus

Beitu ze nolako martxa duten 5. mailako Ainizek eta Marenek. Konfinamendua dantzatzen azkarrago pasatuko zaie fijo!



Oier Liñerak bere irudimenarekin egindako saskiak erakusten dizkigu. Oier artista!


 Beñat Quintanak ere  saskibaloilari aparta dela erakutsi nahi digu. Egunero ibiltzen da jo ta ke saskibaloiko ariketa eta erronkak egiten. Aupa!!


 Beitu ere Alaiak bidalitako ariketak….neska hau gomazkoa da!!!



6. mailatik ere bideo eta argazki batzuk jaso ditugu. Hemen duzue Haizea Arenas etxean jo ta ke! Oso ondo Haizea!!!





Adrianek ere bere pasiloan irudimen handiarekin egindako ariketa hau erakutsi nahi digu. Pijama polita Adrian!


Eta bidalitako materialarekin amaitzeko Oier Nuñez-en argazkia arraunean entrenatzen. Animo Oier…azken txanpan gaude ta!! 


Bestalde, laster oporretan egon beharko ginenez, hemen dituzue ez aspertzeko proposamen eta erronka batzuk. ZAINDU, KIROLA EGIN eta ALAI BIZI, laster ikusiko gara eta!!

 Beroketatxoa bezala gaur luzaketa batzuk proposatzen dizkizuet. Etxean geldi hainbeste denbora egonda oso garrantzitsua da giharrak eta artikulazioak ondo berotzea.


Animatuko zinatekete Alaiak proposatutako bi erronka hauek egiten?? Benga benga…. Ikusi nahi zaituztegu!!



 Artista batzuk zaretenez, hona hemen beste proposamen bat. Etxeko gauzekin igela jolas bat sortu. Super-erreza da…hori bai bideoa erderaz dago.


Amaitzeko, erlajazio saio bat zuek bezalako umeak bideratua. Esterilla bat hartu, lurrean etzanda lasai lasai, itxi begiak eta entzun….


ASKO ZAINDU MESEDEZ. BESARKADA ETA MUXUAK GUZTIENTZAT. FALTAN BOTATZEN ZAITUZTET!!

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...