2020(e)ko martxoakren 23(a), astelehena

5. mailako bigarren asteko lana (martxoak 23)

Kaixo guztioi!

Zelan doa dena? Ondo espero dugu. Ikusten duzuenez, ezin duzue gutaz libratu, lan gehiagorekin bagatoz eta.
Zelan zoazte aukeratutako liburuarekin? Beno ba, gustatuko litzaiguke jakitea zein liburu aukeratu duen bakoitzak. Hori dela eta, Inma eta Kristinaren posta helbidetara bidaltzea eskertuko genizueke denok informatuta egoteko.
Mila esker, aurrera ba!

1) Zientzia
Euskal Herria ezagutzen jarraituko dugu, Euskal Herriko ibaiak hain zuzen ere, horretarako honako jarduera luzatzen dizuegu.  Jarduera burutzeko, lagungarria izango dituzue beheko baliabideak. Ez ahaztu atlasa ere!
     
       JARDUERA   ðŸ˜‰Galtzagorri teknologiko batek bereak egin ditu. Horregatik dokumentua ikustean zalantzak izan dituzue. 3 ariketa baino ez dira: bideoa arretaz ikusi, Euskal Herriko mapa fisikoa bete eta taula bete. Hiru ariketa horiek egin behar dituzue. 

       Euskal Herriko ibaiak eta mendiak (bideoa)

       Mapa fisikoa


2) Matematika 
     Buruari eragiten jarraitzeko hona hemen ariketa batzuk, magnitudeetan eta kalkuloan aritzeko.




3) Artea

    Nola ez, egun hauetan denbora ondo pasatzeko sormena eta arteari ekitea aukera ona izango da guztiontzat. Bizitza kolorez ikusten jarraitzeko zuentzat aurkezpen txiki hau!

     Kolorearen teoria
       

Ondo segi ikasleok! Besarkada digital bana!
    
    ENGLISH
   Hello,dear Students:
This week you will have to read a text and answer the questions and you will have to complete two worksheets about sports (vocabulary).You can write down the answers in your notebooks.
Take care!

READING:SPORTS
SPORTS WORKSHEETS


Hemen uzten dizkizuet bi esteka erabilgarriak izan daitezke, online dauden hiztegien loturak dira.

WORDREFERENCE

GAZTELANIA  
Kaixo neska-mutilok! Aste honetan bi gauzatxo egin beharko dituzue gazterako. Alde batetik, hiztegia lantzeko fitxa bat eta lan Koadernoko ariketa batzuk, eta beste alde batetik youtubeko bideo bat ikusi eta ondoren horren inguruko idazlan labur bat idatzi.

        HIZTEGIA: Se escriben con X  eta Lan Koadernoko 42. Orrialdea
        EXPRESAR OPINIONES: Lan koadernoa 46. Orrialdea (honetarako liburuko 35. orrialdea irakurri behar duzue)
        BIDEOA: DESARROLLO Y SUBDESARROLLO Bideoan garatutako eta azpigaratutako herrialdeen desberdintansunak aipatzen dira. Idatz ezazue 6-7 lerrotan zein den zure iritzia gaiaren inguruan. Sakatu hemen jakiteko nola idatzi behar duzuen.
Idatzi ondoren, niri bidali behar didazue. Bi aukera daude, ordenagailuz egin eta emailez bidali, edo eskuz idatzi, argazki bat atera eta emailez bidali. Azken aukera egiten baduzue, mesedez, letra argia ondo irakurri ahal izateko. (lauramateo@muskizkoikastola.eus)


Animo neska-mutilok!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

6. MAILAKOEN ERREPORTAIAK

Hemen duzue 6. mailako ikasleek osatu duten aldizkaria, zelako kazetari onak ditugun ikastola honetan! Disfruta Del Ocio Leer más p...