2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

5. mailako asteko lana (martxoak 16)

Egunon ikasleok!


Zelan zaudete egoera berri honetan? Lasai! Denon artean aurrera egingo dugu. Gelan aipatu genuen bezala astero lana proposatuko dizuegu.

Hasi aurretik, aipatu nahi dizuegu zenbait lan deskargatzerik ez baduzue, pantailatik begiratuta koadernoan zuzenean egin dezakezuela. Ez ahaztu lanaren izenburua eta data jartzea.

Beste aldetik, gogoratu zehaztu gabeko denbora honetan edozein liburu beti lagun izango dugula. Beraz, etxeko liburutegia arakatu eta aukeratu erakargarria egiten zaizun liburu bat. 
Resultado de imagen de liburuak




Hona hemen aste honetako lana:

1) Eramandako ariketak amaitu. Arreta berezia mapan jarri, ebaluatzeko eskatuko dugu eta. Mapa horretan ere komeniko luke mugak adieraztea. Horretarako lagungarria den mapa bidaliko dizuegu. 

Euskal Herriko mapa politiko eta mugak

2) Ondo Ibili agentziarako lanean jarraitzeko, informazio biltzen hasiko zarete. Horretarako eskema hau lagungarria izango duzue, Gogoratu informazioa era labur eta argian adierazi behar duzuela. 

Ondo Ibili: informaziorako eskema

3) Matematika

      Logika: Intsignien jokoa
        
      Luzera egoera

      Litroak litroak

ENGLISH

"Professions" lantzen ari garenez, lanbideak gogratzeko eta berriak ikasteko fitxa bat eskegiko dut hemen.Ezin baduzue inprimatu, koadernoan idatzi erantzunak.
Zalantzarik baldin baduzue, idatzi nire posta elektronikora lasai asko:

laurazubelzu@muskizkoikastola.eus

ENGLISH WORKSHEETS


GAZTELANIA
 Aste honetan 2 lan desberdinak egingo dituzue. Alde batetik ulermen fitxa bat eta beste alde batetik hiztegia lantzeko beste fitxa bat. Sakatu estekak fitxak ikusteko. Ezin baduzue inprimatu gelako koadernoan egin:

COMPRENSIÓN LECTORA: PONLE VOLUNTAD

Zalantzaren bat edukiz gero, nire email helbidera bidali: lauramateo@muskizkoikastola.eus


Ondo izan, agur bero bat,

    5. mailako irakasleok

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...