2019(e)ko azaroakren 29(a), ostirala

Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna



Leonidas Trujilloren diktadurapean hil zituzten Mirabal ahizpak, 1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan. Haien omenez aukeratu zuten azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna. 

3. zikloko Muskizko ikastolako ikasleok ere, indarkeriaren  kontra  gaudela adierazteko  kalera irten ginen, herriko beste eskola publikoekin batera. 

Aldarrikapen egun honetarako gure zikloan egindako  ekarpen txikiak aurkeztu nahi dizkizuegu, ondorengo argazki eta bideoen bitartez.









2019(e)ko azaroakren 22(a), ostirala

6. MAILAKOOK ARRATEN EGON GARA!

Azaroaren 5etik 7ra arte Arrateko aterpetxean (Eibar) egon ginen. Bertan "berdintasunaren bidean" programan parte hartu genuen eta generoen arteko egoeraz hausnarketa sakona egin genuen, eta baita, gure historiari buruz gauza asko ikasi ere.


Eguraldia gure alde izan ez genuen arren, oso ondo pasa genuen eta asko disfrutatu genuen.


Gerra zibileko museoa ikusi eta aztertu genuen, horrela, garai hartan zein zen genero bakoitzaren egoeraz ohartu ginen.







Denok parte hartu genuen jantokia antolatzen eta garbitzen.





Eta jarduera mota asko ere burutu genituen. 
Gaubelak ere egin genituen... parrandero itzelak gara!😉

6. MAILAKOEN ERREPORTAIAK

Hemen duzue 6. mailako ikasleek osatu duten aldizkaria, zelako kazetari onak ditugun ikastola honetan! Disfruta Del Ocio Leer más p...