2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

5. mailako 3. asteko lana (martxoak 30)

Egunon  guztioi! Egin klik!


Zelan doa dena zuen inguruan? Oso ondo espero dugu! 
Ez dakit zuek, baina gu irakasleok ikastolara bueltatzeko gogo handiz gabiltza zuek guztiokin elkartzeko berriz ere. 
Gure desioa betetzen den bitartean...

Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu izaten ari zareten jarreragatik: lan eta lan, jo eta ke zabiltzate proposatutako guztiari jarraipena egiten eta guri bidaltzen. GORA BOSGARREN MAILA!

Jarraitzeko, animatu nahi zaituztegu artelanak bidaltzen ere, denok dakigulako nahiko artistak zaretela!

Bukatzeko nola ez, astelehenero bezala hemen dituzue lan berriak. Badakizue, bertsoak esaten duen moduan...

                                        Ai, Zapotxin,
                                 ez dago zer egin
                                 guraso eta
                                 irakasleekin


BERTSOLARITZA  (IDOIAREN MEZUA)
Kaixo talde!

Zer moduz doa berrogeialdia? Animo! Gero eta gutxiago falta dela!

Pasa dira egun batzuk elkar ikusi gabe… Bertsolaritza klaseekin ere jarraitu behar dugu, eta beraz, aste bakoitzean proposamen bat bidaliko dizuet. Asmoa ez da zoratzea eta prestatutakoa, klasean bezala, ondo pasatzeko eta gure sormena lantzeko zerbait izango da, ados? Hurrengo bi aste hauen helburua maite ditugunentzat bertso bat prestatzea izango da. Lehenengo aste honetan ariketatxo batzuk egingo ditugu (doinua gogoratu, oinak, bertsoaren egitura…) eta datorren astean bidaliko dizkizuet baliabideak bertsoa bukatu ahal izateko gero zuek nahi diozuenari abesteko edo idazteko.

Honekin batera, itxialdiak irauten duen bitartean bertsoikasgela.eus atarian material gehigarria ipini dugu eskuragarri eta beste material batzuk publiko egin ditugu:
o   Koronabirusari jarritako bertso sorta bi argitaratu ditugu. LHko ikasleei zuzendutakoa bata (Berrogeialdiaz etxean gauden lagun guztiei eskainitako sorta. Iñaki Gurrutxagak idatzi eta Maddalen Arzallusek abestua.) eta DBHko ikasleei zuzendutakoa bestea (Maddi Ane Txoperenak gitarra lagun osatutako sorta).
o   Albisteen atalean baliabideen zerrendari buruzko azalpena eman dugu. Ikasleek bertsolaritza ariketak egiten jarraitzeko fitxak, eta beste, zelan erabili jakin dezaten.
·         Jolasak atalean erabilienak aktibatu dira.

Bertsobideoa

Zein bertso hunkigarria bidali digun Idoiak! Bere hitzak eta Bertsolari Elkarteak egiten ari den ahalegina ere eskertzeko, jarraian daukazuen lana egiteaz gain, noizbehinka  bertsoikasgelan sartzea ez legoke txarto. 





 MATEMATIKA


Aste honetan buruari eragiten jarraitzeko, Itsas-guda (koordenatuen inguruan), eragiketa bateratuak eta problemak landuko ditugu. Aurrera matematikariak!
   
    - Itsas-guda. (Harrapatu etxeko norbait zuekin jolasteko)

    - Eragiketa bateratuak (2)



    - Problemak: zuzendu ondoren, ondo legoke dena biltzea        koaderno gisa.


          Azala

          Problemak ebazteko irizpideak


          Problema sorta



HIZKUNTZA



Hasteko, komentatu nahi dizuegu Ondo Ibili Agentziarako bildutako informazioa bidali ahal diguzuela, oraindik zuetariko batzuk falta zarete eta! 
Gogoratu ahozko proiektua izango dela, beraz, informazioa argia eta zehatza izan behar duela eta ez oso luzea!
Honetaz gain, aurrerago Ondo Ibili Agentziakoa prestatzen lagunduko dizuen testu bat lantzeko duzue hemen:

        Txango gidatuak

 

ZIENTZIA


Euskal Herrian zehar bidaiatzen jarraituko dugu. Aste honetan zenbait menditara hurbilduko gara. Aupa mendizaleok!

      Euskal Herriko mendiak



Ikusi duzuenez, jolasak eta lan gehiago egiteko aukera duzue blogaren goiko leihoetan, beraz, animo eta aurrera, ikasleok, ez duzue aspertzerik izango! 
Ez ahaztu, ordenagaialuren beste aldean topatuko gaituzue behar duzuenerako!

 Besarkadada digital bana!




ENGLISH
Hi,students!
How are you?First of all, I am going to send you the correct answers to the exercises you did the previous weeks. So, this is your first task of the week:correct them. Here you are the solutions to the exercises:

Please, take your time to correct them.
 
1.ASTEKO ZUZENKETAK (JOBS)

2.ASTEKO ZUZENKETAK:READING AND SPORTS AND LEISURE


Then, I am going to send you some vocabulary exercises and a reading for this week:


VOCABULARY
READING

If you don´t understand a word, you can look it up in the dictionary:

ELHUYAR DICTIONARY
WORDREFERENCE DICTIONARY
 
Remember that you can print out the worksheets or you can answer the questions in your notebooks.
Take care!

*Oharra: ez dizkidazue lan guztiak niri bidali behar, astero joango naiz jartzen aurreko asteko zuzenketak egiteko estekak.Horrela, bakoitzak bere lana zuzentzen joan daiteke.
Norbaitek zalantzaren bat baldin badu, idatz iezadala: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus


GAZTELANIA 5. Maila martxoak 30

Aupa neska-neska mutilok!!! Langile zabiltzatela ikusten ari naiz, ederto! Lan guztiak bidaltzen dizkidazue, hala ere dena zuzendu eta zuei bidaltzeko aukerak oso txarrak dira; beraz, hemen utziko dizkizuet aurreko asteko lanaren emaitzak, zuek auto-zuzenketa egiteko.


Gogoratu eskatzen dizkizuedan idazlanak bai bidali behar dizkidazuela e!

Aste honetan egin behar duzuen lana hauxe da:

·        HIZTEGIA: Sinónimos y antónimos (ejercicio 1 sinónimo de interesante y última,  y antónimo de triste)
·        GRAMATIKA: “El adjetivo
   

Datorren astean lan hauen emaitzak bidaliko dizkizuet. Aste osoa duzue egiteko, zalantzaren bat baduzue, idatzi email bat!


Agur!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...