2020(e)ko apirilakren 30(a), osteguna

6. MAILA (APIRILAK 30)


Kaixo talde!
Zelan lehenengo egunak kalera irtetzeko aukerarekin? Ziur bikaina izan dela! Aste honetan, Google Classroomera ohitzen joango zarete, baina badaezpada blogean ere jarriko ditugu etxerako lanak. Hala ere, saiatu Classroom plataformatik etxerako lanak egiten eta bidaltzen. Ekin lanari!

MAKINAK ETA ASMAKUNTZAK PROIEKTUA

Aste honetan proiektu berriarekin hasiko gara "Makinak eta asmakuntzak". Proiektuaren helburua elektrizitatearekin dabilen makina bat asmatzea izango da (adibidez, autoa, itsasontzia, makina...). 

Hala ere, lehenengo eta behin makinak zer diren eta nola dabiltzan aztertu behar dugu. Horretarako:
- Ikusi hurrengo bideoa makina sinplen inguruan eta hartu apunteak:
bideoa          apunteak
- Egin ikusi duzunaren eskema bat. 
Eskema
- Bete hurrengo taula. 
Taula

Etxean makinaz eta objektuz inguratuta bizi gara. Aurkitu etxean  konfinamenduan zehar erabili dituzun 15 objektu garrantzitsuenak eta atera horiekin argazki bat. Hurrengo dokumentuan adibide batzuk agertzen dira, aztertu! 
Argazkia goikaldeko perspektiba batetik egin behar da (eskatu laguntza etxekoei) 
- Ondo pentsatu zer objektu jarriko dituzuen argazkian eta non kokatuko dituzuen.
- Lurreko kolorea eta objektuen kolorea kontrolatu, argazkia ondo atera dadin. 

MATEMATIKA
- Geometria koadernotxoan geometria ariketak egiten hasiko gara. Lan koadernoa hurrengo asterako amaituta egon behar da.

BERTSOLARITZA

Astero bezala hemen daukagu Idoiaren lana eta bere bideoa, anima zaitezte eta ekin lanari!


ENGLISH LH6.MAILA
Hello!
How is it going? Orain "Classroom"a erabiltzen hasiko garenez, lasaitasunez egingo dugu lan, hori bai, saiatu Classroometik egiten eta bidaltzen. Aste honetan, zuzenketak izan ezik, niri bidali beharko didazue lan guztia.
Ezinezkoa bada Classrometik egitea, orduan hemendik, blogetik, beti bezala egin beharko duzue eta gero emailez niri bidali (laurazubelzu@muskizkoikastola.eus).
Oraindik badaude pertsona batzuk lanak bidali gabe dauzkatenak. Lanak ez badizkidazue bidali arazoren bat duzuelako, jakinarazi, mesedez.
Beti bezala, zuzenketekin hasiko gara :
AURREKO ASTEKO ZUZENKETAK: READING AND VOCABULARY.

TV PROGRAMME ACTIVITIES eta ariketa hauek egiteko eta niri eginda bidaltzeko fitxa bat uzten dizuet,ERANTZUNAK MODU ORDENATUAN. EREDUA eredu moduan (Classroomean ere kopia bana izan behar duzue), zuek dokumentua sortu eta niri bidaltzeko.Ezin baduzue eredu hori bezalakoa sortu, gutxienez orden apur batekin erantzun, mesedez: ariketaren zenbakia, erantzunak ordenatuta...eta beti jarri norena den (Izena, abizena eta maila). Ikasle asko ditut eta pixka bat soratzen naiz, bestela.Eskerrik asko!
Gero, "Diggory Bones" en komikia duzue irakurtzeko eta galdera batzuk (aukeratzekoak), mesedez, ariketa hau bakarrik egin, behin bukatzerakoan, Word dokumentu bat sortu eta erantzunak bertan idatzi (zenbakia eta aukeratu duzun erantzuna, EZ DUZUE DENA KOPIATU BEHAR) eta niri bidali.
HIZTEGIEN LINKAK:
NIRE HELBIDEA: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
I hope to see you soon,
Take care!


GAZTELANIA APIRILAK  30

Kaixo- kaixo!! Lehenengo eta behin aurreko asteko fitxaren zuzenketa utziko dizuet, badakizue, zalantzaren bat baduzue, esan eta argituko dugu.


Dakizuenez aste honetan gai berriarekin hasiko gara. Batzuk classrrom-en ikusi duzue gaiaren portada (Un programa de radio) eta hipotesiak egiten hasi zarete.

Portada behatu ondoren hauxe da astean zehar egin behar duzuena:
1.     PROIEKTUAREN AUKEZPENA (hau irakurri baino ez duzue egin behar)
2.     EL TIEMPO LIBRE Y EL OCIO (hau irakurri baino ez duzue egin behar)
a.     HIZTEGIA: Expresiones con la palabra tiempo
IDAZLANA: ¿EN QUÉ EMPLEAS TU TIEMPO LIBRE?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

6. MAILAKOEN ERREPORTAIAK

Hemen duzue 6. mailako ikasleek osatu duten aldizkaria, zelako kazetari onak ditugun ikastola honetan! Disfruta Del Ocio Leer más p...