2020(e)ko maiatzakren 7(a), osteguna

6. MAILA (MAIATZAK 7)


Kaixo neska mutilak!

Beste aste bat hemen gaude. Dagoeneko giroa apur bat hobera egin duela igerri duzue zuek ere ezta? Etxetik irteteko aukera gehiago ditugu orokorrean eta horrek alaitasun handia ematen du!!!
Hainbeste faltan sentitzen dugun normaltasuna laster bueltatuko delakoan gaude. Udaberria gure artean dago!


Eskeletoa apur bat mugitu eta gero lanari ekingo diogu... Classroomen martxa hartua duzue gehienok eta primeran zabiltzate. Horrela segi! Gogoratu bai hemen zein han lana eskuragarri izango duzuela oraingoz, ados?

MAKINAK ETA ASMAKUNTZA PROIEKTUA

Pasadan astean makina sinpleak aztertzen egon zineten, bai? Hala ere, makina hauek nahiz eta sinpleak izan eboluzio bat izan dute ere, hoberuntz egin duten aldaketak alegia. Aldaketa horietaz jabetzeko ariketa oso erraza duzue hemen.

Makinen eboluzioa

Aste  honetan zuek ere sortzaileak izango zarete. Makina sinple bat sortuko duzue eta bere prozesuaren argazkiak bidaliko dizkiguzue. Makina hori etxetik topatzen duzuen materialarekin sortuko duzue (plano inklinatua, zirika, polea edo gurpila), irudimena martxan jarri eta aurrera!
Horrekin batera azalpen testu bat ere egin beharko duzue, makina nola sortu duzuen eta nola erabiltzen den azaltzen. Instrukzio testua nola egiten den jakiteko hona hemen azalpena:







MATEMATIKA

Aste honetan errepasorako lana egingo dugu, hona hemen bi fitxa, bata zatikiak birpasatzeko eta bestea, ariketa konbinatuentzako.

Eragiketa konbinatuak

Zatikien arteko eragiketak




BERTSOLARITZA

Aste honetan ere Idoiak lana dauka zuentzako, gogoratu classroomen ere jarri behar duzuela berarentzako lana, ados??

5. SAIOA




GAZTELANIA MAIATZAK 7

Kaixo- kaixo! Hemen duzue aste honetako lana. Classroom-en ere baduzue.
1.     GRAMATIKA:
2.     HIZTEGIA:
a.     Los palíndromos (bideoa ikusi, zalantzak badaude, esan eta argituko ditugu)
3.     IRAKURMENA:
b.     Galderak erantzun
4.     IDAZLANA:
a.     Bideoa ikusi: La ironía

ENGLISH maiatzak 7
Hello!
Aurreko asteko zuzenketak datorren asterako utziko ditugu, datorren astean, maiatzak 13, bukatzen baita epea.
Beraz, aste honetan zehar egin beharrekoa: 

WRITING:TV PROGRAMME REVIEW 
Niri bakarrik bidali behar didazue zuek idazten duzuen "Review". Mesedez, ondo irakurri dokumentuan agertzen diren argibideak.
Lan hau entregatzeko azken eguna: maiatzak, 17 igandea, izango da. Hurrengo ingeleseko lana, maiatzaren 18an, astelehenean, jarriko dut Classroomean.
Beti bezala, hemen uzten dizkizuet hiztegien linkak:
ELHUYAR 
WORDREFERENCE 
I hope to see you soon, take care!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

6. MAILAKOEN ERREPORTAIAK

Hemen duzue 6. mailako ikasleek osatu duten aldizkaria, zelako kazetari onak ditugun ikastola honetan! Disfruta Del Ocio Leer más p...