2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

6. MAILA (Apirilak 23)

Kaixo talde!

Hau bai marka! etxeetan jarraitu behar beste hamabostaldi luze bat, hala ere, zorionez, datorren astetik aurrera aire apur bat hartzeko baimena izango duzue, beharra daukazuelako!

Birus madarikatu hau akatu arte horrela egon beharko garenez, dagoeneko ikastolako domeinuarekin posta berriak sortu dituzue eta ondorengo bi asteetan zehar classroom baliabidea ere martxan jarriko dugu, baina mesedez! ez zaitezte larritu!! aldaketa piskanaka egingo dugu eta ez da inor atzean geratuko.

Hirugarren ebaluaketa honi begira, proiektu txiki bati emango diogu hasiera "zientzialariak eta makinak" izenarekin. Gure helburu nagusia zuek makina bat sortzea izango da!!! Bai!! zuek makina sortzaileak izango zarete: kotxe bat, itsasontzi bat,... 



 Baina honekin hasi baino lehen, aste honetan zehar oraindik batzuk egunean jarri behar zarete, lan batzuk faltan ditugulako. Hauek dira ezinbestekoak eta lehentasuna behar dutenak:
  1. Idoiak eskatu zuen lehen bertsoa, audio grabaketa baten bitartez edo bideo batean.
  2. Esperimentua eta bere azalpen txikia bideo batean.
  3. Zientzialari baten biografia idatzia.
Matematikan ere aurrera egingo dugu geometriarekin, honetarako denok inprimatu beharko duzue hurrengo lan koaderno txikia. Gertu inpresorarik ez duzuenok ikastolan ale bat jasotzeko aukera izango duzue, jar zaitezte gurekin kontaktuan zuzenean eta prest izango dugu bat zuentzako. Lan hau egiteko bi aste izango dituzue, beraz, egon lasai maiatzaren 7rako egina egon behar da. Nola entregatu beharko duzuen ere aurrerago zehaztuko dizuegu, ados? 
Publish at Calameo

BERTSOLARITZA

Gure Idoiak ez zaituzte ahazten eta hemen daukazue bere hurrengo proposamena. Lanean hasteko astiro astiro. Ekin lanari bertsolari maiteak!


Aste honetako proposamena


GOOGLE CLASSROOM

Hurrengo astean Google Classroom plataformarekin hasiko gara. Pixkanaka ohitzeko plataforman nola sartzen den jakiteko hurrengo bideoa aztertu



ENGLISH
Hello!
Aste honetan, beti bezala, zuzenketekin hasiko gara:
ZUZENKETA: BIOGRAPHY.CLICK HEMEN 
Hurrengo asteetan zehar ingeleseko arloan "T.V"-ren inguruan arituko gara. Beraz, aste honetan egin beharrekoa:
T.V WARMING UP:READING.CLICK HEMEN
TV. VOCABULARY
Hiztegien estekak:
ELHUYAR HIZTEGIA
WORDREFERENCE DICTIONARY 
Zalantzaren bat baduzue, idatzi nire emailera eta laguntzen saiatuko naiz: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
I hope you are all fine. Take care!



GAZTELANIA APIRILAK 23

Egun on! Ikusten ari naiz oso langile zabiltzatela, ederto!! Aste honetan lan laburra bidaliko dizuet.

·        HIZTEGIA: Eufemismos y palabras tabú
Idazlana bai bidali behar didazue, azken eguna jasotzeko datorren osteguna izango da, apirilaren 30a.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...