2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

Gorputzak astintzen!

Kaixo berriro ikasle maiteak!!

Zelan zabiltzate?? Azken egunetan zuen bideo eta argazki politak jasotzen ari naiz….a ze poza zuek kirola, dantza eta ariketak egiten ikustea!!!
Hemen dituzue batzuk….jarraitu bidaltzen mesedez!! Hemen duzue nire helbidea berriro badaezpada unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus

Beitu ze nolako martxa duten 5. mailako Ainizek eta Marenek. Konfinamendua dantzatzen azkarrago pasatuko zaie fijo!



Oier Liñerak bere irudimenarekin egindako saskiak erakusten dizkigu. Oier artista!


 Beñat Quintanak ere  saskibaloilari aparta dela erakutsi nahi digu. Egunero ibiltzen da jo ta ke saskibaloiko ariketa eta erronkak egiten. Aupa!!


 Beitu ere Alaiak bidalitako ariketak….neska hau gomazkoa da!!!



6. mailatik ere bideo eta argazki batzuk jaso ditugu. Hemen duzue Haizea Arenas etxean jo ta ke! Oso ondo Haizea!!!





Adrianek ere bere pasiloan irudimen handiarekin egindako ariketa hau erakutsi nahi digu. Pijama polita Adrian!


Eta bidalitako materialarekin amaitzeko Oier Nuñez-en argazkia arraunean entrenatzen. Animo Oier…azken txanpan gaude ta!! 


Bestalde, laster oporretan egon beharko ginenez, hemen dituzue ez aspertzeko proposamen eta erronka batzuk. ZAINDU, KIROLA EGIN eta ALAI BIZI, laster ikusiko gara eta!!

 Beroketatxoa bezala gaur luzaketa batzuk proposatzen dizkizuet. Etxean geldi hainbeste denbora egonda oso garrantzitsua da giharrak eta artikulazioak ondo berotzea.


Animatuko zinatekete Alaiak proposatutako bi erronka hauek egiten?? Benga benga…. Ikusi nahi zaituztegu!!



 Artista batzuk zaretenez, hona hemen beste proposamen bat. Etxeko gauzekin igela jolas bat sortu. Super-erreza da…hori bai bideoa erderaz dago.


Amaitzeko, erlajazio saio bat zuek bezalako umeak bideratua. Esterilla bat hartu, lurrean etzanda lasai lasai, itxi begiak eta entzun….


ASKO ZAINDU MESEDEZ. BESARKADA ETA MUXUAK GUZTIENTZAT. FALTAN BOTATZEN ZAITUZTET!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...