2020(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

MELLO BIRLANDARTZEN


Iaz Muskizen, guztira, 50 hektarea baino gehiago erre egin ziren Carrascal auzo inguruan piztu zen suteak eraginda. 

Muskizko ikastolako 5. eta 6. mailako ikasleok, El Cerro elkartearen laguntzarekin, gure aletxoa jarri genuen Mellon bertan zegoen biotopoa indarberritzeko. 



Guztira, Euskal Herriko basoaren adierazgarri diren 100 zuhaitz (aritza, astigarra, pagoa...) landatu genituen Mello inguruan zegoen paisaia berreskuratzeko asmoz. 




IZAN ZIRELAKO BAGARA, GARELAKO IZANGO DIRA! ZAIN DEZAGUN GURE AMA LURRA!

Argazki gehiago ikusgai hurrengo estekan: klikatu hemen



2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

MUSKIZKO IKASTOLA BIZKAIA IRRATIAN BERTSOTAN

Pasa den larunbatean, 6. mailako ikasleak Bizkaia Irratiko Zortziko Txikian irratsaioan izan ginen. Bertan, ikastolari eta eskualdeari buruzko bertsoaldiak bota genituen. Ez zenituen entzun? Hemen daukazu audioa! Ez galdu! 









Gainera, grabazio saioaren laburpen bideoa daukagu zuentzako, irratsaioan izan ziren une onenekin. Gozatu!



Zortziko Txikia irratsaioa larunbatero, goizeko 11:30ean, izaten da entzungai. Ikastetxeetan gaztetxoek bertsolaritza lantzen dute Bizkaiko Bertsozale Alkarteak dinamizatuta. 

2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

BIKOTEKA IRAKURTZEN

Hau bai negu berezia aurtengoa! Udaberriko tenperaturak ditugu eta eguraldi onari etekina ateratzeko, eta gure ikastolaz gozatzeko kalera irten gara. Zuhaitz eta landa paregabeak ditugu irakurketaz gehiago disfrutatzeko. 












Zein gustura egon garen bikoteka irakurtzen!!!

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...