2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

6. maila (apirilak 2)

Kaixo kuadrila!Egin klik!

Abestia gustatu zaizue? Musika terapiarik onena izaten da halako egoeratan, ezta?


Beno hona hemen aste honetako sarrera, luzea ikusten duzuen arren ez larritu, bi aste luze izango dituzue egiteko. Izan ere, aste santuko oporrak ditugu tartean eta apirilaren 16arte ez dugu besterik egingo. Beraz, zuek antolatu lana eta ez utzi dena amaierarako. 

MATEMATIKA


Geometria Matematikaren atal bat da, lerroen eta angeluen arteko erlazioa aztertzen duena, irudiak eta gorputzak neurtzen dituena... Eta, ikusiko duzun bezala, inguratzen gaituzten gauza guztietan dago! Aztertu behean agertzen den bideoa eta geometriaren inguruan hurrengo ariketak egin beharko dituzue:

Geometria 1

Geometria 2

Geometria 3



HIZKUNTZA


Beno ba, dagoeneko gehienok irakurri duzuen liburuaren laburpena bidali diguzue, eta egia da denbora asko daukagula orain irakurketarekin jarraitzeko. Oraingoan eta aste santu bitartean beste liburu bat aukeratuko duzue. Nahi duzuena, hizkuntza berdin du. Ados? Aurrekoan bezala izenburua bidali aukeratzen duzuenean, eta apirilaren 16 bitarterako laburpena bidali. Bi aste dituzue, ados?

Bestalde hemen dituzue fitxa batzuk egiteko, batetik, ulermena lantzeko eta bestetik aditzak eta gramatika orokorrean  apur bat birpasatzeko. 

Ulermena Sagua eta Lehoia


ARIKETAK 1


ZIENTZIA

 Esperimentuekin jarraituko dugu. Zer deritzozue esperimentu bat etxean egitea? Materiaren inguruko hurrengo esperimentuen artean bat aukeratu eta saiatu egiten. Egiterakoan atera argazkiak edo biodeotxoak eta bidali gure emailera. 

1-Isurtzen ez den isuria         2-Likido edo solido, koloidea         3-Nire gatiluak gainezka egiten du   4-Sandwicha pitxerrean       
5- Txanpona dantzan botila gainean    6- Esperimentu gehiago

BERTSOLARITZA


Hemen Idoiak bidaltzen dizuen proposamena luzatzen dizuegu, zuek bertso bat egin behar duzue eta guk jaso nahi ditugu. Beraz, idatziz edo bideoz bidali. Animatu!!!

Idoiaren bideoa

Bertsolaritza lana



GAZTELANIA 6. MAILA apirilak 2


Kaixo talde! Lehenengo eta behin utziko dizkizuet aurreko asteko lanen zuzenketak; sakatu hemen ikusi ahal izateko.

Gure gaiarekin amaitzen joateko, informazioa bilatu ondoren, idazlantxo bat egin beharko duzue. Sakatu hemen zer eta nola egin behar den jakiteko.


Horretaz aparte, beste pare bat gauzatxo egin beharko dituzue:
·        Lan koadernoko 52. eta 53. orrialdeak : LOS EUFEMISMOS (zerbait ulertzen ez bada, galdetu mesedez)
·        Jolastu eta aldi berean ortografia birpasatzeko esteka bat utziko dizuet: ORTOGRAFIA JOLASAK ESTEKA
 Zalantzaren bat baduzue, badakizue, nirekin kontaktuan jarri!

Animo neska-mutilok! Laster elkar ikusiko dugu, seguru nago!






ENGLISH 6.MAILA APIRILAREN 2tik- APIRILAREN 16ra
Hi there!
How are you? Hemen uzten dizuet hurrengo aste hauetan egin beharrekoak:
- Aurreko asteko ariketak zuzendu:AURREKO ASTEKO ZUZENKETAK.CLICK HEMEN 
Gogoratu zuen "profile" eginda bidali behar didazuela: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus.Bidali, mesedez!
- Irakurgaia egin:  READING.CLICK HEMEN
-ENTZUN ETA IKUSI NESSIE-THE LOCK NESS.CLICK HEMEN  
- BIDEORAEN INGURUKO ARIKETAK EGIN.CLICK HEMEN (FITXA HAUETAKO 4.ARIKETA EZ DUZUE EGIN BEHAR)
- Norbaitek bideoaren traskribapena (bideoan esaten dutena dokumentu batean idatzita izan) behar badu, ariketak errazago egin ahal izateko hemen uzten dizuet:TRASKRIBAPENA.CLICK HEMEN
- Galdetegi hau osotu eta niri bidali:GALDETEGIA:CLICK HEMEN 
Hurrengo blogeko sarreran ariketa hauetako erantzunak jarriko ditut, bakoitzak bere lana zuzendu egin ahal izateko.
Beti bezala hiztegien linkak utziko dizkizuet lagungarriak izan daitezkelako:
ELHUYAR HZITEGIA 
WORDREFERENCE HIZTEGIA 
Zalantzaren bat baldin baduzue. laurazubelzu@muskizkoikastola.eus.
Take care!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...