2020(e)ko apirilakren 3(a), ostirala







Grupo de niños jugando con juguetes de dibujos animados | Vector ...



Egunon 5.mailako ikasle maiteak!
Zelan doa dena? Oso ondo espero dugu! Arraroa da gaur ostirala izanik gu hemen egotea,  ezta? 
Ez kezkatu, berri onekin gatoz eta! 
Oporrak hasiko dira eta lana nola ez, gutxitu egingo da, baina badakizue...
Irakasleen lana, lana jartzea da, horregatik, erne ibili, egingo ditugun proposamenekin.
Dena den, lan berria proposatu aurretik, hauxe aipatu nahi dizuegu:
  • Datorren apirilaren 8rako 1.eta 2.asteko lan guztiak bidalita izatea komenigarria izango litzateke, ez dezagun galdu erritmoa!
  • Gainontzeko lana betetzeko opor guztiak dituzue: bukatu ez duzuen lana eta proposatutako lan berria. Animo, koadrila!
  • Opor bueltan, hau da, apirilaren 20tik aurrera, berriz elkartuko gara eta egindako lana jasoko dugu.  
         ONDO PASA ETA ELKAR ZAINDU!


Pin em SMILES
       

Lan berriari dagokionez, jarraian daukazue:


HIZKUNTZA
Aurreko astelehen batean, bloggean aipatu genuen askotan liburuak  lagun izaten direla. Eta dirudienez, gure gomendioa jarraitu duzue, bakoitzak aukeratutako liburuaren berri jaso dugu eta. Orain irakurritako liburu horretaz gehiago ezagutu nahi dugu. Horretarako fitxa hau prestatu dugu, zuek liburuari buruz zenbait gauza idatz dezazuen.

Fitxa teknikoa


BERTSOLARITZA
Idoiak beste mezu bat bidali digu zuei helarazteko. Hona hemen bere hitzak:      Idoia, gure bertsolaria

Beno, zer iruditu zaizue berak botatako bertsoa? Bai hunkigarria. Orain, berak esan duenez, zuen txanda da. Nola dago zuen bertsoa? Norentzat da? Jarraian berak proposatutako ariketak dituzue, aurreko asteko lana egiten jarraitzearren.
Bertsoa amaitzeko prest




Faltan botatzen zaituztegu. Horregatik, koloretako musuak eta besarkada handi bat bidali dizkizuegu, bihotz-bihotzez.



ENGLISH

Hi, there!
Aste honetan aurreko astean egindako lanen zuzenketekin hasiko gara:
READING LEARNIN TO LEARN.ZUZENKETAK CLICK HEMEN
VOCABULARY SCHOOL.ZUZENKETAK CLICK HEMEN

Aste Santuko opor hauetan ingelesa ez ahazteko sarritan agertzen zaizkigun "question words" gogoratuko ditugu:
QUESTION WORDS.ARIKETAK HEMEN

Opor hauetan, mesede bat eskatuko dizuet: bestaldean nor dagoen jakiteko, zer moduz zaudeten eta zer moduz zabiltzaten ingelesarekin, galdetegi bat osotu eta niri bidali behar didazue.Galdetegia euskaraz (norbait ingelesez animatzen bada...) idatzi eta nire emailera bidali: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
Word dokumentu batean, email batean zuzenean idatzita, paper batean argazki bat eginez (letra ulergarriarekin) ...zuei errazagoa egiten zaizuen moduan.Horra hor galdetegia: GALDETEGIA.CLICK HEMEN
Aldez aurretik eskerrik asko hausnarketarako tarte hau hartzeagtik, nire lana antolatzen lagunduko dit.
Oporren ostean berriro hemen egongo gara lanarekin jarraitzeko.
Everything is going to be alright!Take care!

GAZTELANIA 5. Maila apirilak 3 (ASTE SANTURAKO LANA)
Egun on! Zelan zaudete? Hemen duzue aurreko hasteko lanen emaitzak:
Artxiboak Acrobat programarekin ireki behar dituzue zuzenketak ikusteko, ezin baduzue ikusi esan.
Eta orain Aste Santuan egin behar duzuen lana luzatuko dizuet:
       IRAKUERMENA: “Roma” (hau ez didazue bidali behar, erantzunak jasoko dituzue aurrerago)
       IDAZLANA: “¿Cómo te sientes durante la cuarentena?” (hau bidali behar didazue email-ez apirilaren 17a baino lehen).
       ORTOGRAFIA: ESTEKA “EL USO DE LA TILDE Hemen, jolas moduan,  ariketa batzuk daude tildearen erabilera birpasatzeko.

Ondo pasa oporrak!!!! Espero dut laster elkar ikustea!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Euskararen hitz politenak