Zelan Google Classroomarekin lehenengo esperientziak? Ziur bikaina izan dela! Google Classroomera ohitzen joango zarete, baina badaezpada lanak igotzeko tutorial bat partekatzen dizuegu lan motak desberdinak nola entregatu jakiteko. Egin klik eta ekin lanari!
Zelan lehenengo egunak kalera irtetzeko aukerarekin? Ziur bikaina izan dela! Aste honetan, Google Classroomera ohitzen joango zarete, baina badaezpada blogean ere jarriko ditugu etxerako lanak. Hala ere, saiatu Classroom plataformatik etxerako lanak egiten eta bidaltzen. Ekin lanari!
MAKINAK ETA ASMAKUNTZAK PROIEKTUA
Aste honetan proiektu berriarekin hasiko gara "Makinak eta asmakuntzak". Proiektuaren helburua elektrizitatearekin dabilen makina bat asmatzea izango da (adibidez, autoa, itsasontzia, makina...).
Hala ere, lehenengo eta behin makinak zer diren eta nola dabiltzan aztertu behar dugu. Horretarako:
- Ikusi hurrengo bideoa makina sinplen inguruan eta hartu apunteak: bideoaapunteak
- Egin ikusi duzunaren eskema bat. Eskema - Bete hurrengo taula. Taula
Etxean makinaz eta objektuz inguratuta bizi gara. Aurkitu etxean konfinamenduan zehar erabili dituzun 15 objektu garrantzitsuenak eta atera horiekin argazki bat. Hurrengo dokumentuan adibide batzuk agertzen dira, aztertu!
Hello! How
is it
going? Orain "Classroom"a erabiltzen hasiko garenez, lasaitasunez egingo dugu lan, hori bai, saiatu Classroometik egiten eta bidaltzen. Aste
honetan, zuzenketak izan ezik, niri bidali beharko didazue lan guztia. Ezinezkoa bada Classrometik egitea, orduan
hemendik, blogetik, beti bezala egin beharko duzue eta gero emailez niri bidali (laurazubelzu@muskizkoikastola.eus). Oraindik
badaude pertsona batzuk lanak bidali gabe dauzkatenak. Lanak ez badizkidazue
bidali arazoren bat duzuelako, jakinarazi, mesedez. Beti
bezala, zuzenketekin hasiko gara : AURREKO ASTEKO ZUZENKETAK: READING
AND VOCABULARY.
TV PROGRAMME
ACTIVITIES eta ariketa hauek egiteko eta niri eginda bidaltzeko
fitxa bat uzten dizuet,ERANTZUNAK MODU ORDENATUAN. EREDUAeredu moduan (Classroomean ere kopia bana izan behar duzue), zuek dokumentua sortu eta niri bidaltzeko.Ezin baduzue eredu hori bezalakoa sortu, gutxienez orden apur batekin erantzun, mesedez: ariketaren zenbakia, erantzunak ordenatuta...eta beti jarri norena den (Izena, abizena eta maila). Ikasle asko ditut eta pixka bat soratzen naiz, bestela.Eskerrik asko!
Gero,
"Diggory Bones" en komikia duzue irakurtzeko eta galdera batzuk
(aukeratzekoak), mesedez, ariketa hau bakarrik egin, behin
bukatzerakoan, Word dokumentu bat sortu eta erantzunak bertan idatzi (zenbakia eta aukeratu duzun erantzuna, EZ DUZUE DENA KOPIATU BEHAR) eta niri bidali.
Dakizuenez aste honetan gai berriarekin
hasiko gara. Batzuk classrrom-en ikusi duzue gaiaren portada (Un programa de radio)eta hipotesiak
egiten hasi zarete.
Portada behatu ondoren hauxe da astean
zehar egin behar duzuena:
Kaixo
berriro ikasle maiteak!!Hemen naukazue
Athletic-en Ez finala auzokoekin ospatzen... Zelan ibili zarete azken egunotan?
Zelan eman dituzue paseoak?? Ariketa fisikoarekin jarraitzen duzuela argi
ikusten dut bidaltzen dituzuen bideoetan... OSO ONDO! Jarraitu bidaltzen mesedez…
bideoak, argazkiak, egiten dituzuen erronkak, bizikletan, dantzatzen, yoga
egiten….edozerk balio du, niri behintzat egunak alaitzen dizkit.
Aurrekoetan
bezala, bidali duzuen materiala ipiniko dugu hemen besteak alaitzeko eta
motibatzeko.
5. mailatik bideo nahikotxo bidali dizkidazue… hasteko hemen duzue Arianne bere
amarekin Plank Challenge famatua egiten…
Iker
Zudaire gogor entrenatzen ari da!! Egurre!!
Unax
Hurtado (ta Aratz bere anaia) ere jo ta ke ari dira bideo polit honetan. Bikain
bikote!!!
Ixone
Ornesen etxetik argazki hau bidale digute, familia osoa elkarrekin….GUAU!!!!
….eta
Ixonek berak bere gimnasiako ariketekin jarraitzen duela erakutsi nahi
digu… neska hau gomazkoa da!!
5.Btik
Unai Berridik bizikletan ibiltzen dabilela esaten digu…. etxetik atera gabe… Nahiko
ondo nabil tocayo, eskerrik asko galdetzeagatik!
Alaiak
ere Plank Challenge egin du bere
amarekin, familia martxosa benetan…
Olmedo
anaiek pin-pong mahaia osatu dute bere sukaldean….hauek ez dira aspertzen!!
Zuen
bideo eta argazkiekin amaitzeko beitu
6.Bko Lander Velascok eta bere anaiek boleibolera nola jolasten duten!
Hemen
dituzue ere etxean ariketa fisikoa egiteko beste proposamen batzuk.
Erronkaz
beteriko ANTZAR JOLAS berezibat
daukazue hemen. Anai-arrebekin edo familia osoarekin jolasteko (Testua euskera
eta erderaz daukazue denek ondo ulertzeko)
Honek erreza ematen du baina ez pentsa….Alaia makina!!
…eta
amaitzeko betiko moduan zerbait lasaia. Aste hauetan zuen beste irakasleek oso
langile zabiltzatela esan didate…dena den, momenturen batean agobiatuta
bazaudete edo kirol asko egin baduzue eta bihotz taupadak topera badoaz hemen
duzue erlajazio saio bideratu bat….
Horixe
da dana, jarraitu zaintzen eta zoriontsu izaten…eta bidali argazki, bideo…edo
nahi duzuena betiko helbidera unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus
Aste berri bat hasi da eta nola ez, hona gatoz lan berriekin ere!
Dakizuenez, bihar elkartuko gara eta orduntxe argituko dugu beherrezkoa ikusten dugun guztia, beraz, ez gara gehiago luzatuko. Behean duzue, asteko lana.
Ez didazue ezer
bidali behar, datorren astean fitxaren erantzunak jasoko dituzue. Zalantzaren
bat baduzue, esadazue eta argituko dugu!
Besarkada bat!
ENGLISH
Hi there! Aurreko asteko zuzenketak: ZUZENKETAK:ONE MOMENT AROUND THE WORLD omentuz ezin dugunez bidaiatu, gutxienez irudimenarekin egingo dugu bidaitsu bat.Amaieran "Postcard" bat idatzi beharko didazue, baina hori amaieran izango da, bitartean pausuz-pausu joango gara. Aste honetan gaian sartuko gara pixkanaka- pixkanaka: VOCABULARY. CLICK HERE
Hau bai marka! etxeetan jarraitu behar beste hamabostaldi luze bat, hala ere, zorionez, datorren astetik aurrera aire apur bat hartzeko baimena izango duzue, beharra daukazuelako!
Birus madarikatu hau akatu arte horrela egon beharko garenez, dagoeneko ikastolako domeinuarekin posta berriak sortu dituzue eta ondorengo bi asteetan zehar classroom baliabidea ere martxan jarriko dugu, baina mesedez! ez zaitezte larritu!! aldaketa piskanaka egingo dugu eta ez da inor atzean geratuko. Hirugarren ebaluaketa honi begira, proiektu txiki bati emango diogu hasiera "zientzialariak eta makinak" izenarekin. Gure helburu nagusia zuek makina bat sortzea izango da!!! Bai!! zuek makina sortzaileak izango zarete: kotxe bat, itsasontzi bat,...
Baina honekin hasi baino lehen, aste honetan zehar oraindik batzuk egunean jarri behar zarete, lan batzuk faltan ditugulako. Hauek dira ezinbestekoak eta lehentasuna behar dutenak:
Idoiak eskatu zuen lehen bertsoa, audio grabaketa baten bitartez edo bideo batean.
Esperimentua eta bere azalpen txikia bideo batean.
Zientzialari baten biografia idatzia.
Matematikan ere aurrera egingo dugu geometriarekin, honetarako denok inprimatu beharko duzue hurrengo lan koaderno txikia. Gertu inpresorarik ez duzuenok ikastolan ale bat jasotzeko aukera izango duzue, jar zaitezte gurekin kontaktuan zuzenean eta prest izango dugu bat zuentzako. Lan hau egiteko bi aste izango dituzue, beraz, egon lasai maiatzaren 7rako egina egon behar da. Nola entregatu beharko duzuen ere aurrerago zehaztuko dizuegu, ados?
Azkenik, bertsolariok, gogoratu Idoiak eskatutako lana. Bertso bikain horiek entzun nahi ditugu.
Musukote!
ENGLISH (Apirilak, 20)
Hi there!
How are you? I hope you are fine.
Oporrak amaitu dira eta aurrera egiteko ordua heldu zaigu.
Hasteko, zuzenketak jarriko dizkizuet:
- Ikasle batzuk komentatu didate akats bat dagoela nik jarri nuen zuzenketa batean, orri bat falta dela. Falta den fitxa honako hau da: AKATSEN ZUZENKETA.CLICK HEMEN
Orain, aste honetan zehar egin beharreko lana jarriko dizuet. Belarriak prest, "listening" (entzumena) egingo duzuelako. Bideo bat ikusiko duzue eta bideo horren inguruko ariketa batzuk egingo dituzue (bideoa behar duzuen aldi guztietan ikusi dezakezue)
Hemen duzue 5. A mailako Iñigok egindako konfinamenduaren inguruko komikia. Hau da Iñigok duen egoera hau ikusteko modu berezia. Gauza guztiei umore pixka bat atera behar zaie! Oso ondo Iñigo!!!