2020(e)ko apirilakren 20(a), astelehena



Egunon, 5.maila!
Zelan joan dira opor arraro hauek? Ondo espero dugu, baina gauza guztiak bezala amaitu dira, eta irakasleok lan gehiagorekin gatoz, badakizue...
Hala ere, hasi baino lehen, esnatzeko eta animatzeko hortxe duzue karaokea!
                 "Ez gaitu inork geldituko". Egin klik!

Ohitura denez, asteko lana proposatuko dizuegu. Orain arte ikusi duzue zein garrantzitsua den zuen burua antolatzea





Azkenik, bertsolariok, gogoratu Idoiak eskatutako lana. Bertso bikain horiek entzun nahi ditugu.

Musukote!





 ENGLISH (Apirilak, 20)

Hi there!
How are you? I hope you are fine.
Oporrak amaitu dira eta aurrera egiteko ordua heldu zaigu.
Hasteko, zuzenketak jarriko dizkizuet: 
- Ikasle batzuk komentatu didate akats bat dagoela nik jarri nuen zuzenketa batean, orri bat falta dela. Falta den fitxa honako hau da: AKATSEN ZUZENKETA.CLICK HEMEN
Eskerrik asko konturatu zaretenoi!
- Aste Santuko etxeko lanen zuzenketa: ZUZENKETA QUESTION WORDS.CLICK HEMEN
Orain, aste honetan zehar egin beharreko lana jarriko dizuet. Belarriak prest, "listening" (entzumena) egingo duzuelako. Bideo bat ikusiko duzue eta bideo horren inguruko ariketa batzuk egingo dituzue (bideoa behar duzuen aldi guztietan ikusi dezakezue)
Norbaitek behar badu ariketak egiteko, bideoaren traskribapena (bideoan esaten dutena idatzita) utziko dizuet: BIDEOAREN TRASKRIBAPENA 
Beti bezala, bi hiztegien estekak utziko dizkizuet lagungarriak izango zaizkizuelakoan.

Zalantzarik baldin baduzue, nire emailera idatzi: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
Take care!


GAZTELANIA APIRILAK 20

Kaixo berriro neska-mutilok! Oso langile ibili zarete oporretan, zorionak! Hemen dituzue oporretan egin duzuen irakurmen fitxaren zuzentzeko fitxa

Aste honetarako beste irakurmen fitxa bat duzue: LA ANTIGUA CHINA   

Ortografia birpasatzeko bideo hau ikusi ondoren ariketa hauek egin behar dituzue:  LA SÍLABA TÓNICA

Ez didazue ezer bidali behar, datorren astean zuzentzeko fitxa bat jasoko duzue eta zalantzak badituzue zuzentzean, argituko ditugu.

Laster arte!

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Euskararen hitz politenak