2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Kaixo berriro kirolariok!


Kaixo berriro ikasle maiteak!!  Hemen naukazue Athletic-en Ez finala auzokoekin ospatzen... Zelan ibili zarete azken egunotan? Zelan eman dituzue paseoak?? Ariketa fisikoarekin jarraitzen duzuela argi ikusten dut bidaltzen dituzuen bideoetan... OSO ONDO! Jarraitu bidaltzen mesedez… bideoak, argazkiak, egiten dituzuen erronkak, bizikletan, dantzatzen, yoga egiten….edozerk balio du, niri behintzat egunak alaitzen dizkit.

Aurrekoetan bezala, bidali duzuen materiala ipiniko dugu hemen besteak alaitzeko eta motibatzeko. 

5. mailatik bideo nahikotxo bidali dizkidazue… hasteko hemen duzue Arianne bere amarekin Plank Challenge famatua egiten…


 Iker Zudaire gogor entrenatzen ari da!! Egurre!!


 Unax Hurtado (ta Aratz bere anaia) ere jo ta ke ari dira bideo polit honetan. Bikain bikote!!!


 Ixone Ornesen etxetik argazki hau bidale digute, familia osoa elkarrekin….GUAU!!!!


….eta Ixonek berak bere gimnasiako ariketekin jarraitzen duela erakutsi nahi digu… neska hau gomazkoa da!!


5.Btik Unai Berridik bizikletan ibiltzen dabilela esaten digu…. etxetik atera gabe… Nahiko ondo nabil tocayo, eskerrik asko galdetzeagatik!


Alaiak ere  Plank Challenge egin du bere amarekin, familia martxosa benetan…


  Olmedo anaiek pin-pong mahaia osatu dute bere sukaldean….hauek ez dira aspertzen!!


Zuen bideo eta argazkiekin  amaitzeko beitu 6.Bko Lander Velascok eta bere anaiek boleibolera nola jolasten duten!


Hemen dituzue ere etxean ariketa fisikoa egiteko beste proposamen batzuk.

 Erronkaz beteriko ANTZAR JOLAS berezi  bat daukazue hemen. Anai-arrebekin edo familia osoarekin jolasteko (Testua euskera eta erderaz daukazue denek ondo ulertzeko)


Nire laguntzailerik onena den Alaiak beste hiru erronka desberdin proposatzen dizkigu.  Prest zaudete egiteko eta niri bidaltzeko?
Paperekin erronka bi ditugu hemen




Honek erreza ematen du baina ez pentsa….Alaia makina!!


 …eta amaitzeko betiko moduan zerbait lasaia. Aste hauetan zuen beste irakasleek oso langile zabiltzatela esan didate…dena den, momenturen batean agobiatuta bazaudete edo kirol asko egin baduzue eta bihotz taupadak topera badoaz hemen duzue erlajazio saio bideratu bat….

  
Horixe da dana, jarraitu zaintzen eta zoriontsu izaten…eta bidali argazki, bideo…edo nahi duzuena betiko helbidera unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus

Agur!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...