2020(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

Argiak, kamara eta akzioa! Errotatibak gelditu! Iñauteriak prest!



Argiak, kamara eta akzioa!
Zinema industriaren xarma 5. mailako ikasleen mozorroetan irudikatu egin zen. Filma gai nagusitik abiatuz, ikasleek mozorro desberdinak eratu eta diseinatu zituzten (zuzendariak, aktoreak, kamerak, soinu banda...).




Errotatibak gelditu! 
6. mailako ikasleak, berriz, kazetaritza izan zuten gai-ildo nagusia (kazetariz, kamaraz eta paparazziz). Gaurkotasuna biltzeko prest mozorratu ziren, idatziz zein ikusentzunezko baliabideen bitartez audientziarako interesekoak diren gaiei buruz informatzeko. 



Bestalde, jaialdian hainbat koreografia prestatu genituen ikastolako ikasle guztien aurrean dantzatzeko. 




Hurrengo estekan klikatuz argazki gehiago ikus ditzakezue, ez galdu!  Klik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...