2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

6. mailako asteko lana (martxoak 18)

Kaixo neska mutilak,

Esan bezala hemen gaude zuekin asteko lanak martxan jartzeko asmoz. Gogoratu denak ez dituzuela egun bakar batean egin behar eta egunero zertxobait egitea egokiena dela.

Etxean inprimagailurik ez duzuenontzat lasai egon, horretarako eraman zenituzten koadernoak etxera, fitxak bertan kopiatzeko eta berdin egiteko aukera duzue.

Hauek dira aste honetako lanak:

1.) Irakurketa liburu bat irakurriko duzue (bi asteetan zehar), etxean hainbat izango dituzue, eta horrela ez bada hemen luzatzen dizuegu  Muskizko Liburutegiko webgunea, bertan informazio guztia daukazue liburu digital plataforma batera bideratzeko .
Behin liburua aukeratuta, jar zaitezte etxeko norbaiten emailaren bitartez gurekin kontaktuan eta esan zein irakurketa liburu aukeratu duzuen hurrengo bi asteetan irakurtzeko.

xabiervillanueva@muskizkoikastola.eus

aurkenegarza@muskizkoikastola.eus

2.) Matematikarako ariketa batzuk dituzue hemen, gogoratu koadernoan dituzuela beharrezko teoria guztia:

Zenbakikuntza (egiptoko zenbakien ariketa ahaztu)

Zatikiekin ariketak

Eragiketa konbinatuak

Gainera, blogaren sarreran hainbat ariketa logiko eta matematiko izango dituzue online egun hauetan zehar egin ahal izateko.


3.) Hizkuntzan, euskarazko film bat ikustea izango da edo Go!azen telesailaren kapitulu bat, ondoren horren inguruko iritzi testua egingo duzue eta  emailez bidali beharko diguzue.



Gelan dagoeneko Argixorgin liburuaren iritzi testua egin zenuten, baina kasu honetan irudiak eta ilustrazioak baino, musika, kolorea, paisaiak... etab. behatu beharko dituzue.


4) Azkenik, hurrengo bideoetan materiari buruzko hainbat azalpen agertzen dira. Ikusi bideoak eta koadernoan informazioa eta apunterik garrantzitsuenak jaso:
1. Bideoa: Materiaren egoerak
2. Bideoa: Teoria zinetiko molekularra
3. Bideoa: Zer da dentsitatea? Ikerketa


ENGLISH

Online praktikatzeko link hauek bidaltzen dizkizuet:

WHAT TIME IS IT?
Web honetan lehenengo orduen azalpen bat agertzen da eta behekaldean agertzen dira online egiteko ariketak. https://www.ejerciciosinglesonline.com/thetime/

TO BE (PAST)
Orrialde honetan lau ariketa agertzen dira "was/were" praktikatzeko.
https://sites.google.com/site/ingles5oprimaria20112012/verbo-to-be-pasado-ejercicios

GAZTELANIA 6. MAILA 
Aste honetan gazteko lana hauxe izango da:

·         Hiztegia birpasatzeko fitxa bat : LOS TECNICISMOS
·         Irakurmena lantzeko fitxa bat: SIN DOLOR

Fitxa hauek inprimatu ditzakezue, ezin badituzue inprimatu, koadernoan kopiatu galderak edo ariketak eta bertan egin.

Zalantzaren bat baduzue hau da nire helbide elektronikoa : lauramateo@muskizkoikastola.eus

ANIMO KUADRILA  ETA LASTER ARTE!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...