Kaixo berriro ere neska mutilak!
Zelan daramazue bigarren aste hau etxean? Gu dagoeneko errutina arraro honetara ohitzen hasiak gara, bilerak ordenagailuaren bidez egiten ditugu, pentsa! agian zuekin ere halako zerbait egin genezake. Zer iruditzen zaizue? aurpegiak elkarri ikusteko!
Aste honetako lana aurkeztu aurretik pare bat gauza argitu nahi ditugu zuekin:
- Lanak aste osorako dira, beraz, zuek ikusi nola antolatzen dituzuen, baina azken egunerako ez uztea gomendatzen dizuegu.
- Gure emailak prest daude behar dituzuen zalantza guztiak argitzeko, ez izan lotsarik eta galdetu.
- Oso zaila da zuzenketa lanak egitea eta zuei berbidaltzea, beraz, eskatzen dizkizuegun hizkuntzako idatzizko lanak edo zientziako galderen erantzunak ordenagailuz egitea eskatzen dizuegu WORD dokumentu batean, horrela guk zuzendu eta berbidali ahal izango ditugu, horrela bide batez teknologiekin trebatuko zarete. Matematika edo bestelako fitxak jarraitu argazkien bitartez partekatzen eta ez badago ezer larririk zuzentzeko ez dizkizuegu berbidaliko.
Ados? Badakigu oso berezia dela egoera, baina denon artean ondo moldatuko gara. Ziur gaude!
HIZKUNTZA
Aurrekoan astean zehar irakurtzen ari zareten liburuaren izena emailera bidaltzeko eskatu genizuen. Aste honetan, irakurritako liburu horren laburpena egin beharko duzue eta emailaren bidez bidali. Gogoratu Word dokumentu batean egin behar duzuela. 
MATEMATIKA
Hona hemen aste honetarako prestatu ditugun fitxak, hauek inprimatzerik ez baduzue koadernoan egin, fitxaren izenburua eta ariketa zenbakiarekin nahiko da, ez duzue den dena kopiatu behar, lasai!
ZIENTZIA
Pasa den astean materiaren inguruko hiru bideoen inguruan koadernoan apunteak jasotzeko eskatu genizuen. Orain, aztertutakoa praktikan jartzeko unea heldu da hurrengo galdera sortarekin, deskargatu dokumentua eta bertan erantzunak idatzi, gorde ondoren zuen izena jarri eta bidali:
BERTSOLARITZA  (IDOIAREN MEZUA)
Kaixo talde!
Zer moduz doa berrogeialdia? Animo! Gero eta gutxiago falta dela!
Pasa dira egun batzuk elkar ikusi gabe… 
Bertsolaritza klaseekin ere jarraitu behar dugu, eta beraz, aste 
bakoitzean proposamen bat bidaliko dizuet. Asmoa ez da zoratzea eta 
prestatutakoa, klasean bezala, ondo pasatzeko eta gure sormena
 lantzeko zerbait izango da, ados? Hurrengo bi aste hauen helburua maite
 ditugunentzat bertso bat prestatzea izango da. Lehenengo aste honetan 
ariketatxo batzuk egingo ditugu (doinua gogoratu, oinak, bertsoaren 
egitura…) eta datorren astean bidaliko dizkizuet
 baliabideak bertsoa bukatu ahal izateko gero zuek nahi diozuenari 
abesteko edo idazteko.
Honekin batera, itxialdiak irauten duen bitartean 
bertsoikasgela.eus atarian material gehigarria ipini dugu eskuragarri 
eta beste material batzuk publiko egin ditugu:
o  
Koronabirusari jarritako bertso sorta
 bi argitaratu ditugu. LHko ikasleei zuzendutakoa bata (Berrogeialdiaz 
etxean gauden lagun guztiei eskainitako sorta. Iñaki Gurrutxagak idatzi 
eta Maddalen Arzallusek abestua.) eta DBHko
 ikasleei zuzendutakoa bestea (Maddi Ane Txoperenak gitarra lagun 
osatutako sorta).
o  
Albisteen atalean baliabideen 
zerrendari buruzko azalpena eman dugu. Ikasleek bertsolaritza ariketak 
egiten jarraitzeko fitxak, eta beste, zelan erabili jakin dezaten.
·        
Jolasak atalean erabilienak aktibatu dira. 
Datorren astera arte, kuadrilla! Ondo segi, aprobetxatu denbora eta zaindu (zuen burua eta baita zuen ingurukoak ere!)
ENGLISH(from 25th of March to 1st of April)
Hello!
How are you?This week you are going to revise some vocabulary, read some profiles and then you will have to write down your own profile and send it to me (laurazubelzu@muskizkoikastol.eus).You have got the whole week to do it.
Zer moduz?Aste honetan hiztegi pixka bat birpasatuko duzue, pertsona batzuen aurkezpenak irakurriko dituzue eta azkenik zuena idatzi eta nire emailera bidali beharko didazue.Aste osoa izango duzue hau egiteko.
PLEASE, FOLLOW THE INSTRUCTIONS THAT APPEAR IN EACH DOCUMENT/MESEDEZ, JARRAITU DOKUMENTU BAKOITZEAN AGERTZEN DIREN JARRAIBIDEAK 
OHARRA:EZ DIZKIDAZUE ETXEKO LAN GUZTIAK BIDALI BEHAR,BAKARRIK NIK ESPRESUKI ESKATZEN DIZKIZUEDANAK.
BESTEA DATORREN ASTEAN EMANGO DIZKIZUEDAN EMAITZEKIN ZUZENDU AHAL IZANGO DUZUE (ZUEK, BAKOITZAK BERE LANA)
BESTEA DATORREN ASTEAN EMANGO DIZKIZUEDAN EMAITZEKIN ZUZENDU AHAL IZANGO DUZUE (ZUEK, BAKOITZAK BERE LANA)
I am looking forward to hearing from you.Take care! 
GAZTELANIA 6. MAILA martxoak 26
Kaixo! Zer moduz zaudete?
Hemendik lan eta lan jarraitzen dugu, yupi!!!!!
Aste honetan bi gauzatxo egiteko
eskatuko dizuet:
- Hiztegia lantzeko
     ariketa batzuk:
·        
EL CAMPO SEMÁNTICO: fitxa: “El campo semántico”  1., 3. eta 5. ariketak egin behar dituzue bakarrik, zeuen
koadernoan. 
·        
Lan koadernoko 46. eta 47. orrialdeak
 2.  ULERMEN TESTUA: “Efectos
beneficiosos de los baños de mar” Preguntas
 
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina