Egunon guztioi! Egin klik!
- Itsas-guda. (Harrapatu etxeko norbait zuekin jolasteko)
- Eragiketa bateratuak (2)
Azala
Problemak ebazteko irizpideak
Problema sorta
HIZKUNTZA
Txango gidatuak
ZIENTZIA
Euskal Herrian zehar bidaiatzen jarraituko dugu. Aste honetan zenbait menditara hurbilduko gara. Aupa mendizaleok!
Euskal Herriko mendiak
Zelan doa dena zuen inguruan? Oso ondo espero dugu!
Ez dakit zuek, baina gu irakasleok ikastolara bueltatzeko gogo handiz gabiltza zuek guztiokin elkartzeko berriz ere.
Gure desioa betetzen den bitartean...
Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu izaten ari zareten jarreragatik: lan eta lan, jo eta ke zabiltzate proposatutako guztiari jarraipena egiten eta guri bidaltzen. GORA BOSGARREN MAILA!
Jarraitzeko, animatu nahi zaituztegu artelanak bidaltzen ere, denok dakigulako nahiko artistak zaretela!
Bukatzeko nola ez, astelehenero bezala hemen dituzue lan berriak. Badakizue, bertsoak esaten duen moduan...
Ai, Zapotxin,
ez dago zer egin
guraso eta
irakasleekin
MATEMATIKA
BERTSOLARITZA (IDOIAREN MEZUA)
Kaixo talde!
Zer moduz doa berrogeialdia? Animo! Gero eta gutxiago falta dela!
Pasa dira egun batzuk elkar ikusi gabe… Bertsolaritza klaseekin ere jarraitu behar dugu, eta beraz, aste bakoitzean proposamen bat bidaliko dizuet. Asmoa ez da zoratzea eta prestatutakoa, klasean bezala, ondo pasatzeko eta gure sormena lantzeko zerbait izango da, ados? Hurrengo bi aste hauen helburua maite ditugunentzat bertso bat prestatzea izango da. Lehenengo aste honetan ariketatxo batzuk egingo ditugu (doinua gogoratu, oinak, bertsoaren egitura…) eta datorren astean bidaliko dizkizuet baliabideak bertsoa bukatu ahal izateko gero zuek nahi diozuenari abesteko edo idazteko.
Honekin batera, itxialdiak irauten duen bitartean bertsoikasgela.eus atarian material gehigarria ipini dugu eskuragarri eta beste material batzuk publiko egin ditugu:
o Koronabirusari jarritako bertso sorta bi argitaratu ditugu. LHko ikasleei zuzendutakoa bata (Berrogeialdiaz etxean gauden lagun guztiei eskainitako sorta. Iñaki Gurrutxagak idatzi eta Maddalen Arzallusek abestua.) eta DBHko ikasleei zuzendutakoa bestea (Maddi Ane Txoperenak gitarra lagun osatutako sorta).
o Albisteen atalean baliabideen zerrendari buruzko azalpena eman dugu. Ikasleek bertsolaritza ariketak egiten jarraitzeko fitxak, eta beste, zelan erabili jakin dezaten.
· Jolasak atalean erabilienak aktibatu dira.
Bertsobideoa
Zein bertso hunkigarria bidali digun Idoiak! Bere hitzak eta Bertsolari Elkarteak egiten ari den ahalegina ere eskertzeko, jarraian daukazuen lana egiteaz gain, noizbehinka bertsoikasgelan sartzea ez legoke txarto.
MATEMATIKA
Aste honetan buruari eragiten jarraitzeko, Itsas-guda (koordenatuen inguruan), eragiketa bateratuak eta problemak landuko ditugu. Aurrera matematikariak!
- Itsas-guda. (Harrapatu etxeko norbait zuekin jolasteko)
- Eragiketa bateratuak (2)
- Problemak: zuzendu ondoren, ondo legoke dena biltzea koaderno gisa.
Azala
Problemak ebazteko irizpideak
Problema sorta
HIZKUNTZA
Hasteko, komentatu nahi dizuegu Ondo Ibili Agentziarako bildutako informazioa bidali ahal diguzuela, oraindik zuetariko batzuk falta zarete eta!
Gogoratu ahozko proiektua izango dela, beraz, informazioa argia eta zehatza izan behar duela eta ez oso luzea!
Honetaz gain, aurrerago Ondo Ibili Agentziakoa prestatzen lagunduko dizuen testu bat lantzeko duzue hemen:Txango gidatuak
ZIENTZIA
Euskal Herrian zehar bidaiatzen jarraituko dugu. Aste honetan zenbait menditara hurbilduko gara. Aupa mendizaleok!
Euskal Herriko mendiak
Ikusi duzuenez, jolasak eta lan gehiago egiteko aukera duzue blogaren goiko leihoetan, beraz, animo eta aurrera, ikasleok, ez duzue aspertzerik izango!
Ez ahaztu, ordenagaialuren beste aldean topatuko gaituzue behar duzuenerako!
Besarkadada digital bana!
ENGLISH
Hi,students!
How are you?First of all, I am going to send you the correct answers to the exercises you did the previous weeks. So, this is your first task of the week:correct them. Here you are the solutions to the exercises:
Please, take your time to correct them.
1.ASTEKO ZUZENKETAK (JOBS)
Then, I am going to send you some vocabulary exercises and a reading for this week:
VOCABULARY
READING
WORDREFERENCE DICTIONARY
Remember that you can print out the worksheets or you can answer the questions in your notebooks.
Please, take your time to correct them.
1.ASTEKO ZUZENKETAK (JOBS)
2.ASTEKO ZUZENKETAK:READING AND SPORTS AND LEISURE
Then, I am going to send you some vocabulary exercises and a reading for this week:
VOCABULARY
READING
If you don´t understand a word, you can look it up in the dictionary:
ELHUYAR DICTIONARYWORDREFERENCE DICTIONARY
Remember that you can print out the worksheets or you can answer the questions in your notebooks.
Take care!
*Oharra: ez dizkidazue lan guztiak niri bidali behar, astero joango naiz jartzen aurreko asteko zuzenketak egiteko estekak.Horrela, bakoitzak bere lana zuzentzen joan daiteke.
Norbaitek zalantzaren bat baldin badu, idatz iezadala: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
*Oharra: ez dizkidazue lan guztiak niri bidali behar, astero joango naiz jartzen aurreko asteko zuzenketak egiteko estekak.Horrela, bakoitzak bere lana zuzentzen joan daiteke.
Norbaitek zalantzaren bat baldin badu, idatz iezadala: laurazubelzu@muskizkoikastola.eus
GAZTELANIA 5. Maila martxoak 30
Aupa neska-neska mutilok!!! Langile
zabiltzatela ikusten ari naiz, ederto! Lan guztiak bidaltzen dizkidazue, hala
ere dena zuzendu eta zuei bidaltzeko aukerak oso txarrak dira; beraz, hemen
utziko dizkizuet aurreko asteko lanaren emaitzak, zuek auto-zuzenketa egiteko.
Gogoratu eskatzen dizkizuedan idazlanak bai bidali behar
dizkidazuela e!
Aste honetan egin behar duzuen lana hauxe da:
·
HIZTEGIA: Sinónimos
y antónimos (ejercicio 1
sinónimo de interesante y última, y
antónimo de triste)
Datorren astean lan hauen emaitzak
bidaliko dizkizuet. Aste osoa duzue egiteko, zalantzaren bat baduzue, idatzi
email bat!
Agur!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina