2020(e)ko urtarrilaren 17(a), ostirala

6. MAILA EUSKALDUNA JAUREGIAN

Urtarrilaren 15ean aukera izan genuen Euskalduna Jauregia ezagutzeko. Zorionekoak gu!  barrutik ezagutzeko aukera izan genuelako, artisten modura!

"El holandés errante" opera estreinaldia asteburu honetan denez, ABAOko Amaiaren laguntzarekin antzokia goitik behera ezagutu genuen; antzeztokia, kamerinoak, entsegu gela...









Oso ondo pasatu genuen, baina penaz geratu ere, entsegurik ezin izan genuelako ikusi... Hurrengo batean...








2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala



Azken egun honetan, lehen hiruhialdia amaitu ondoren 5. mailako ikasleok eta irakasleok Gabonak zoriondu nahi dizkizuegu eta urte berri bikaina opa nahi dizuegu.
 Agur bero bat

2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna



Leonidas Trujilloren diktadurapean hil zituzten Mirabal ahizpak, 1960ko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan. Haien omenez aukeratu zuten azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna. 

3. zikloko Muskizko ikastolako ikasleok ere, indarkeriaren  kontra  gaudela adierazteko  kalera irten ginen, herriko beste eskola publikoekin batera. 

Aldarrikapen egun honetarako gure zikloan egindako  ekarpen txikiak aurkeztu nahi dizkizuegu, ondorengo argazki eta bideoen bitartez.









2019(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

6. MAILAKOOK ARRATEN EGON GARA!

Azaroaren 5etik 7ra arte Arrateko aterpetxean (Eibar) egon ginen. Bertan "berdintasunaren bidean" programan parte hartu genuen eta generoen arteko egoeraz hausnarketa sakona egin genuen, eta baita, gure historiari buruz gauza asko ikasi ere.


Eguraldia gure alde izan ez genuen arren, oso ondo pasa genuen eta asko disfrutatu genuen.


Gerra zibileko museoa ikusi eta aztertu genuen, horrela, garai hartan zein zen genero bakoitzaren egoeraz ohartu ginen.







Denok parte hartu genuen jantokia antolatzen eta garbitzen.





Eta jarduera mota asko ere burutu genituen. 
Gaubelak ere egin genituen... parrandero itzelak gara!😉

2019(e)ko urtarrilaren 1(a), asteartea

PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen moduan, marraztea eguneroko bat egiteko beste modu bat da. Hori egin dugu zehatz mehatz proiektu honetan. Picassoren obrak aztertu eta gure bertsioak egin ditugu behin eta berriro horiek hobetuz, gure sentimenduak eta pentsamenduak aurrera eramanez. Horietatik abiatuz, Picassoren erakusketa bat antolatu dugu.

Ostiralera arte ikusgai dago ikastolako sarreran. Hala ere, hemen duzue erakusketaren bideotxo txiki bat.

6. mailako ikasleak




PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...