2021(e)ko azaroaren 25(a), osteguna

PICASSO ERAKUSKETA


Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz bezala gure sentimenduak eta pentsamenduak Picassoren obren etapa desberdinetan adierazi ditugu, Picassoren obra desberdinen bertsioak eginez. Hona hemen erakusketaren bideoa. Eskerrik asko egun hauetan hurbildu zareten guztioi!  

6. mailako ikasleak 


2020(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

5. MAILAKOEN GAZTEKO AZKEN LANA

Gure ikasleak lan eta lan ibili dira etxeetatik, ez dira gelditu momentu bat ere. Zuekin konpartitu nahi dute gaztelanian sortu dituzten publierreportaje hauek.
Irudimen handia dute ikasle hauek! Irakurri eta berehala supermerkatura joateko gogoa sartu zaizue anuntzitutako produktuak erosteko!
Zorionak neska-mutilok, lan ona!


2020(e)ko maiatzaren 27(a), asteazkena

¡RIMAS QUE MOLAN!

Gure ikasleok lan eta lan ari dira euren etxeetatik, eta hona hemen gaztelaniaz idatzi duten errima sorta. Olerkari bikainak dira gure 5. mailako ikasleak!


2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

Kaixo koadrilla!

Kaixo berriro koadrila!!! Zelan gabiltza?? Kalera irteten hobeto ezta?? Bueno, badakit orain jotake gabiltzala Classroom erabiltzen, beraz sarrera honetan bakarrik jarriko dizkizuet zuek bidalitako argazki eta bideoak. Datorren astean ikusiko dugu. Ez lotsatu eta bidali gehiago nire korreora unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus, blogean agertu ez baduzue nahi, bakarrik esan niri ta listo, kirola nola egiten eta erronkak nola betetzen dituzuen ikustea asko gustatzen zait eta!!

Ze pozik jarri naizen Izaro Yanes-ek bigarren zikloan jarritako komuneko paperaren erronkak ere bete dituela ikustean. Zoragarria Izaro!!

Ziklo honetan ere animatzen zaituztet egiten bera bezala. Oso errezak dira!




 Bere gelako Eiderrek ere hor dabil jotake! Gomazkoak dira neska hauek!!!!

                       

Ta hauxe da dana…gutxi ezta? Ba bidali gauza gehiago!! ….eta gogoratu: zoriontsu bizi, zaindu eta kirola egin!!

Agur!

Unai

2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

6. MAILA (MAIATZAK 7)


Kaixo neska mutilak!

Beste aste bat hemen gaude. Dagoeneko giroa apur bat hobera egin duela igerri duzue zuek ere ezta? Etxetik irteteko aukera gehiago ditugu orokorrean eta horrek alaitasun handia ematen du!!!
Hainbeste faltan sentitzen dugun normaltasuna laster bueltatuko delakoan gaude. Udaberria gure artean dago!


Eskeletoa apur bat mugitu eta gero lanari ekingo diogu... Classroomen martxa hartua duzue gehienok eta primeran zabiltzate. Horrela segi! Gogoratu bai hemen zein han lana eskuragarri izango duzuela oraingoz, ados?

MAKINAK ETA ASMAKUNTZA PROIEKTUA

Pasadan astean makina sinpleak aztertzen egon zineten, bai? Hala ere, makina hauek nahiz eta sinpleak izan eboluzio bat izan dute ere, hoberuntz egin duten aldaketak alegia. Aldaketa horietaz jabetzeko ariketa oso erraza duzue hemen.

Makinen eboluzioa

Aste  honetan zuek ere sortzaileak izango zarete. Makina sinple bat sortuko duzue eta bere prozesuaren argazkiak bidaliko dizkiguzue. Makina hori etxetik topatzen duzuen materialarekin sortuko duzue (plano inklinatua, zirika, polea edo gurpila), irudimena martxan jarri eta aurrera!
Horrekin batera azalpen testu bat ere egin beharko duzue, makina nola sortu duzuen eta nola erabiltzen den azaltzen. Instrukzio testua nola egiten den jakiteko hona hemen azalpena:







MATEMATIKA

Aste honetan errepasorako lana egingo dugu, hona hemen bi fitxa, bata zatikiak birpasatzeko eta bestea, ariketa konbinatuentzako.

Eragiketa konbinatuak

Zatikien arteko eragiketak


PICASSO ERAKUSKETA

Picassok esan zuen bezala: marrazketa eguneroko bat sortzea bezala da. Hori bera egiten saiatu gara ikasturte hasieran eta egunerokoa balitz...